Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

219 triatleta batuko ditu zapatuan Mutrikuko Sprint Triatloiak

Bizikleta ibilbidean aldaketa esanguratsua egongo da aurten; korrikako ibilbideari dagokionez ere aldaketa txiki bat dago. Antolatzaileak pozik daude parte hartze datuarekin.

Naia Arantzamendi
Mutriku
2024/05/21

219 triatletek parte hartuko dute zapatuan [maiatzak 25]  Mutrikuko 10. Sprint Triatloian. 16:30ean emango diote hasiera kirol probari eta kirolariek 750 metro igerian, 19kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrikan egin beharko dituzte. Aurten, gainera, aldaketa esanguratsu bat edukiko du bizikleta ibilbideak. 

Talaixa Triatloi Taldeak antolatzen du urtero ekitaldia eta aurten, baimena lortu ostean, lehenengo urteetan egiten zuten bizikleta ibilbidera bueltatzea lortu dute. “Triatloiaren lehenengo edizioetan egiten genuen ibilbidera bueltatuko gara, Debako bidea berreskuratuko dugu. Duela urte batzuk baimena ukatu ziguten ibilbide hori egiteko eta Kalbaixotik egin behar izan dugu ibilbidea. Malda esanguratsuak zituen ibilbide horrek, eta hau, ostera, lasaiagoa izango da.  Batzuek nahiago izango dute, beste batzuek ez”. Malda txikiagoa izango du ibilbideak, nahiz eta distantzian antzeko ibilbidea izango den. Mutrikuko portutik abiatuta Debako bidea hartuko dute, Sasiolara abiatu, Kalbaixo igo eta berriz Mutrikuko portura jaitsiko dira. Korrikako ibilbideari dagokionez ere aldaketa txiki bat egongo da, hiru buelta eman beharko diote zirkuitu txikiari. “Azken urteetan bi buelta ematen ziren, baina dikearen amaierara arte ailegatzen zen ibilbidea. Orain bidea hori itxita dago geldik dauden obrak direla eta, hortaz, zirkuitua txikitu eta buelta kopurua handitu dugu”. 

Parte hartzaileek 14:15etik 16:15era bitartean edukiko dute dortsalak jasotzeko aukera. 16:30ean gizonezkoen irteera ordua izango da, 5 minutu geroago (16:35) emakumezkoen irteera izango da. 19:00etan, ostera, sari banaketari emango diote hasiera. Antolatzaileak pozik daude probak edukitako erantzunarekin. “Oso pozik gaude, parte hartzaileen datua oso esanguratsua baita”. Horrez gain, eskertza egin nahi izan diete boluntarioei, laguntza hori jaso ezean, ez baitago probarik. “Boluntarioei benetan eskertu behar diegu egiten duten lana eta prestutasuna, beraiek gabe ezin dugu probak aurrera atera.  Guretzat lehentasuna da parte hartzaileen segurtasuna bermatzea eta lan egin behar da horretarako”. 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.