85 urte bete dituzten herritarrak omendu ditu Beti Jaik
1939an jaiotako markina-xemeindarrentzat egun berezia izan zen zapatukoa [maiatzak 25]. Izan ere, Markina-Xemeingo Beti Jai elkarteko kideek 85 urte betetzen dituzten bazkideak omentzen ditu urtero; iaz hamar izan ziren omendu zituzten herritarrak, eta aurten, berriz, bost izan dira.
Hala, 12:00etan elkartu ziren Mertzedeko Elizan; meza entzun ostean, aurresku bategaz omendu zituzten denak. Familikoen babesagaz batera, opari sorta jaso zuten omenduek, eta baita lore sorta eder bat ere. Egunagaz amaitzeko Beti Jai elkartean elkartu ziren denak, kopau bat egiteko omendu nahiz familiako kideekin batera.