2024/5

Markina-Xemeingo Ilunpe tabernak irabazi ditu V. Pintxo Bideako bi sariak

Baserri Eguna ospatu dute gaur [maiatzak 11] Markina-Xemeinen; 30 bildots erre dituzte. V. Pintxo Bidea lehiaketako sari banaketa ere egin dute; Ilunpe tabernako pintxoak eraman ditu sari guztiak. Helduen IV. Trikiti Txapelketa egongo da arratsaldean.

Iñigo Perez BPTD-ko presidentea
BPTD-ko presidentea

Iñigo Perez-Arregi de Codes: "BPTDk batasun irudiaz gain, lehiatzeko gaitasuna ematen digu"

Basque Precision Technology District-ek Debabarreneko eta inguruetako prezisiokom teknologia arloko 41 enpresa batzen ditu: "Industria ekonomia sustatzeko apustua da".

Egoitz Unamuno (DKT)
Berriatuko San Gregorio Eguna

Herri kirolekin hasi dute San Gregorio Eguna

Gaur [maiatzak 9] da San Gregorio Eguna, Berriatuko jaiei hasiera ematen dien eguna. Arratsaldean jaitsiko da Kaxero Gaupasero jaiei hasiera ofiziala emateko.

Markina-Xemeingo Udaleko eta Landa Garapeneko ordezkariak, ekoizleak eta abeltzainak. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Markina-Xemeingo Baserri Eguna, bertoko ekoizle eta abeltzainen elkargune

Hamahiru ekoizleren postuak eta mota guztietako animaliak ikusi ahalko dira zapatuan [maiatzak 11] Markina-Xemeinen. Azokaz gain, Pintxo Bidea lehiaketako sariak banatuko dituzte, eta arratsaldean Helduen IV. Trikiti Txapelketa egongo da.

Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko mobilizazioak deitu ditu Ikamak

Astelehenean [maiatzak 13] 12:00etan deitu dituzte mobilizazioak. "Inoiz baino garrantzitsuagoa da pausu bat aurrera egitea eta nazioartean ikasleria erakusten ari den determinazio eta erantzukizunarekin jarraitzea".

Ondarroan lehiatuko da Euskal Herriko lehenengo Kukaña Txapelketa

Aurrera Kukaña Taldea sortu dute taldea ofizializatu eta nazioarteko kukaña txapelketetan parte hartzea helburu ipinita. Ekainaren 22an egingo da lehiaketa Aurrera Egunaren baitan.

Lea Ibarreko Umeen Eguna

Munitibarrek hartuko du aurten Lea Ibarreko umeen egun berezia

Datorren zapatuan [maiatzak 11], Lea Ibarreko Umeen Eguna ospatuko dute Munitibarren. Arratsalde eta iluntzeko ospakizun egitarauaz gozatu ahalko da.

Gehiago