2024/5

Gorane Mendibe markina-xemeindarrak brontzezko domina lortu du Gimnasia Erritmikako Gipuzkoako Txapelketa Amateurrean. Argazkia: Neskutz Bilbao.

Gimnasia Erritmikako Gipuzkoako Txapelketako brontzezko domina, Markina-Xemeinera

Gorane Mendibe Bilbao 16 urteko markina-xemeindarrak hirugarren postua lortu du Gimnasia Erritmikako Gipuzkoako Txapelketa Amateurrean.

Gipuzkoa Bertsotaneko Mutrikuko saioa, barikuan

Barikua [maiatzak 10] Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean jokatuko da Gipuzkoa Bertsotaneko lehenengo sailkapen faseko saioa.

Balkoi eta leihoetako lore lehiaketa egingo dute Aulestin

Izena emateko aukera zabalik dago. Lore naturalez edo belarrez apainduta egon beharko dira eta kaletik ikusteko moduko lekuan kokatuta.

Zinegoak jaialdiaren bi hitzordu hartuko ditu Ondarroak

Bilboko LGTBIQ+ 21.Nazioarteko Zinema eta Arte EszenikoeN jaialdia herrietara zabaltzeko asmoz emanaldiak zehaztu dituzte, tartean, bi emanaldi egingo dira Ondarroan.

Erkiagak eta Ibarluzeak kostata baina garaipenez ekin dute Bilbao Iron Cup

Aritz Erkiaga ispastertarrak eta Ion Ibarluzea markina-xemeindarrak 2-1 irabazi diote Xabier Barandika eta Lekerika gernika-lumotarrei, Bilbao Iron Cup txapelketako lehen ligaxka jardunaldian. Lekerikak besoan min hartu du; Iñigo Unda herrikide gazteak ordezkatu behar izan du.

Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik barik egon dela salatu du LABek

Bermeotik, Lekeitio, Durango eta Zeanurirainoko emergentziazko osasun asistentzia bermatzen du anbulantziak.

Bizi-bizirik dago txapelketa

Bigarren jardunaldia Ondarroan lehiatu ostean hirugarren jardunaldia eta finala lehiatuko dira domekan [maiatzak 12], 11:30ean, Berriatuan.

Gehiago