2024/6/25

Ziortza-Bolibarko Zeargoi dantza taldea, San Joan txiki egunean.

Eguzkipean ospatu dute San Joan Txiki eguna Ziortza-Bolibarren

Herriko Zeargoi dantza taldeak emanaldia eskaini du mezaren ostean. Andoni Lariz alkateak jaien balorazio "oso ona" egin du.

Artelan berriak Kamiñazpiko hormetan

Bi mural berri gehitu dizkiote Ondarroako aire libreko museoari Cbloxx eta Manolo Mesa artistek.

Ondarroak ETE liga abiatu du

Astilleron eta Pasai Donibanen lehiatu ditu, iragan asteburuan, lehen bi estropadak. Ondarrutarrek zazpigarren postu bi poltsikoratu dituzte.

35 urte eta gero, bueltan da TU-K Taldea

Disko berriarekin dator TU-K Taldea eta aurrerapen gisa 'Argi gorrizko faroa' abestia aurkeztu dute, entzungai dago plataforma guztietan.

Bekobenta Eskolan hainbat hobekuntza lan egingo dituzte. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Hobekuntza eta egokitzapen lanak egingo dituzte Bekobenta Eskolan

Besteak beste, Haurreskolako barrakoiak kendu, espazioak berrantolatu eta kanpoan arrapala berria ipiniko dute. Lan gehienak ikasturtea hasterako amaituko dituzte.

Giro "ederrean" ospatu dute II. Xiri Eguna

Bigarren aldiz ospatu dute Xiri Eguna Mutrikun, Mutrikuko Rock Kolektiboaren eskutik eta "oso pozik" agertu dira antolatzaileak herrian izandako harrerarekin.

Garraitz irla natura erreserba izendatzeko eskatu du Atabaka Kultur Elkarteak

Txakurren sarbidea, dronen erabilera eta pertsonen irisgarritasuna erregulatzeko neurriak ere hartu nahi dituzte. Udalak egoera "sakon" aztertu behar duela azaldu dute Atabakako kideek.

'Sex sua' Andoni Mutiloaren musikala. Argazkia: Andoni Mutiloa.

Andoni Mutiloak "umorez eta dramaz" betetako ikuskizuna eskainiko du Uhagonen

'Sex sua' musikala ikusteko aukera egongo da eguenean [ekainak 27], 19:30ean, Uhagonen. Sarrerak egunean bertan ipiniko dituzte salgai.

Gehiago