Akerbeltz Gaztetxeko kideak izango dira karmenei hasiera ofiziala emateko arduradunak, hau da, pregoilariak. 15 urte beteko dituzten urtean balkoira aterako dira barikuan [uztailak 12]. Ezustekoak iragarri dituzte.
Bermoko portutik Ondarroara dator Mater ontzia eta astelehenean Mutrikura nabigatuko du. Itsas hondakinen arazoa erdigunean jartzea da helburua.
Osakidetzako murrizketak salatzeko mobilizazioak egingo dituzte Aulestin. Ondarroan, Urtza Alkorta alkateak konponbidea bilatzeko deia egin dio Osasun Sailari.
Egun guztiko egitaraua antolatu dute zapaturako [uztailak 13]. Herri bazkarian 150 lagunetik gora elkartuko dira; tiketak salgai egongo dira bihar [uztailak 12] arratsaldera arte.
Artzainerreka inguruko natura ondarea hobetu eta mehatxatutako espezieak babesten jarraitzen du Mutrikuko Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean.
Mondragon Taldeak hamabi sari banatuko ditu gradu eta master amaierako lanik onenentzat. Horietako sari gehigarri bat Eikak emango du: 2.500 euro eskuratuko ditu aurkezten den euskarazko lanik onenak. Lanak irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Lekeitioko Udalak taberna, komunak eta sorosleentzako tokiak egingo ditu bertan.