Pasa den astean Munduko Lur Gaineko Sokatira txapelketan lehiatu ondoren, "sentsazio onarekin" bueltatu dira Mutriku Sokatira Taldeko kideak herrira.
Adin guztietako jendean pentsatuta antolatzen ditu Jai Batzordeak Samikolla auzoko jaiak urtero. Aurten, berritasun modura, plaza "tropikal estiloan apaindu" dute, eta beste behin, jendez gainezka egon da auzoa goizaldera arte.
Irailaren 18an 'Lea-Artibain zahartzea: arazoa ala aukera?' izeneko doako jardunaldia egingo dute. Hainbat gairen inguruan eztabaidatuko dute parte hartzaileek, eta ostean, Asier Altunaren 'Amama' filma emango da.
Eguenera arte [irailak 12] luzatu dute izena emateko epea, domekan [irailak 15] azken orduan izena eman badaiteke ere.
Barikuan [irailak 13] Barinagako, Amalloko eta Urberuagako herritarrekin elkartuko dira. Aurten, berritasun modura, herriguneko bizilagunekin ere batzarrak egingo ditute.
Irailaren 7an [zapatua] egin zuten atletismo erakustaldia Ondarroako Arrigorri hondartzan, Ondarroako Atletismo Taldearekin eskutik. Antolatzaileek "balorazio ona" egin dute.
I. Endurance Mutriku eta Euskadiko Itsas Motorren Txapelketa ospatu zen domekan [irailak 8] Mutrikuko portuan.
Ikuskizuna barikuan [irailak 13] izango da, eta tailerra, berriz, zapatuan [irailak 14]. Baterako zein besterako, izena eman behar da.