Lea-Artibai Mankomunitateak etxegabeen kale kontaketa egingo du gaur
Lekeition, Ondarroan eta Markina-Xemeinen egingo dute kontaketa, gaur [urriak 23], 22:00etatik 02:00etara.
Lea-Artibai Mankomunitateak lehenengoz parte hartuko du eskualdeko etxegabeen kale kontaketan. EAEn bi urtetik behin egiten da kontaketa, eta aurtengoan egingo dutena zazpigarrena izango da. Hala, Mankomunitateak ere izena eman du kontaketan, eta gaur [urriak 23] egingo dute.
Bi ataletan banatu dute kontaketa. Alde batetik, boluntarioek parte hartuko dute: “Bertan, gizarte langile, hezitzaile eta politikariek parte hartuko dute borondatez, eta kalean bizi direnen kontaketa kuantitatibo eta kulaifikatiboa egingo dute”. Hori aurrera eroateko, sei taldetan banatuko dira; Lekeition, Markina-Xemeinen eta Ondarroan egingo dituzte kontaketak, 22:00etatik 02:00etara. Era berean, datuak jasotzeko elkarrizketak egingo dituzte.
Kontaketaren bigarren atalean Makomunitatearen zerbitzuetan dauden pertsonak kontatuko dituzte, profesionalen bitartez. Alde batetik, euren zentroetan bizi diren pertsonen kontaketaketa egingo dute, elkarrizketarik barik: “Horren barruan daude etxeko indarkeriaren biktimak diren emakumezkoak, tutoretzapeko etxebizitzetan daudenak (bazterkeria arriskuan) eta urgentziazko pisuetan daudenak”.
Bestalde, lonjetan, garajeetan edo kotxeetan bizi diren pertsonak kontatuko dituzte; kasu horretan, kontaketa elkarrizketa bidez egingo dute.