Asteburu osoko egitaraua egongo da Ondarroan, zapatu goizean hasi eta domeka iluntzera arte. Jarduera guztiak erakusketa aretoan burutuko dira.
1975eko urtarrilean ireki zituzten Bekobenta eskolako ateak lehenengoz. Aurtengo ikasturtean 50 urte beteko dituela aprobetxatuz, hainbat ekimen egingo dituzte, tartean, liburu bat argitaratu eta duela 25 urte egindako antzezlan bat berreskuratuko dute.
Eusko Label Winter Series txapelketaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur [urriak 23] Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Aurreikuspen guztiak gaindituz, "ikusmin itzela" eragin du beste behin, urriaren 28an hasi eta otsailaren 16an bukatuko den txapelketak.
Gaur [urriak 23] aurkeztu du Errigorak udazkeneko kanpaina, urriaren 24tik azaroaren 14ra arte bitartean egingo dutena. Aurten berritasunekin datoz, hiru saski egongo dira aukeran eta bestelako produktuak.
Urriaren 31an [eguena] amaituko da lanak aurkezteko epea. Sari banaketa abenduaren 25ean egingo da, urteroko argazki zaharren erakusketan.
Lekeition, Ondarroan eta Markina-Xemeinen egingo dute kontaketa, gaur [urriak 23], 22:00etatik 02:00etara.
Azaroaren 18ra arte aurkeztu ahalko dira lanak. Etxebarrian erroldatuta dauden LH1etik 16 urterainoko gazteek parte hartu ahalko dute.
Azaroko martitzenetan izango da tailerra, 16:00etatik 18:00etara, Gizaburuagako Etxetxu eraikinean.
Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien baitan egingo dute irteera.
Domekan egingo dute ikastaroa Mendexako frontoian, eta 3 urtetik 12 urtera bitarteko umeei zuzenduta egongo da.
Urriaren 26an [zapatua] izango da proiekzioa, udaletxeko ganbaran.
Lekeitioko Udalak proposamenak baloratu eta dirulaguntzak emango ditu; galdetegia bete behar da domeka [urriak 27] baino lehen. Herriaren 700. urteurrenarekin lotutako ekintzak "hobeto" baloratuko dituzte.