Zaintzaileentzako tailerra antolatu du Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoak
Azaroko martitzenetan izango da tailerra, 16:00etatik 18:00etara, Gizaburuagako Etxetxu eraikinean.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoko Gizarte Zerbitzuek Zaintzaileen zaintzarako tailerra antolatu dute, “besteak hobeto zaintzeko norbera zaintzea beharrezkoa delako”. Azaroko martitzenetan (5, 12, 19 eta 26) izango da ikastaroa, 16:00etatik 18:00etara, Gizaburuagako Etxetxu eraikinean.
Zaintza fisikoa lantzea izango da ikastaroaren muina, “zaintzailea eta zainduaren gorputzaren zaintza”. Honetarako, postura aldaketak, baliabide teknikoak, ergonomia, eta gehiago landuko dituzten fisioterapeuta baten laguntzarekin. Parte hartzeko interesa izanez gero, bi aukera daude izena emateko; 94-684 29 63 telefonora deituta (08:00etatik 15:00etara bitartean) edo ongizate.lea-ibarra@bizkaia.org helbidera mezua bidalita.