62 lagun batu ziren Mutrikuko 38. Mendizale Helduen Ibilaldian
Mendizaleek 17 kilometroko ibilaldia burutu zuten atzo [domekan]. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute.
Mutrikuko Burumendi Mendizale Elkarteak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak elkarlanean antolatuta, 38. Mendizale Helduen ibilaldia egin zuten domekan [urriak 27], eta antolatzaileek emandako datuen arabera 62 lagun elkartu ziren.
08:30ean ekin zioten martxari, Goiko Plazatik, eta guztira, 17 kilometroko ibilbidea burutu zuten. Ibilbidean zehar geldialdia egin zuten Pikupen, eta bertan, Mutriku Sokatira Taldeko kideen eskutik, hamaiketakoa jateko aukera izan zuten mendizaleek. Ibilbidea euriarekin hasi bazuten ere, gerora, gelditu egin zen eta antolatzaileek mendizale helduen ibilaldiaren balorazio “oso ona” egin dute.