Giro ederrean ibili dira Gipuzkoa aldetik eskualdeko jubilatuak
155 lagun inguru elkartu dira irteeran.
Eskualdeko lau herritako hainbat jubilatuk Gipuzkoara egin zuten irteera zapatuan [urriak 26]. Berriatua, Etxebarria, Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarko jubilatuak izan ziren, hain zuzen ere, irteeran elkartu zirenak. Guztira 155 lagun inguruk egin zuten irteera; lehenengo Zumaian ibilaldia egin zuten, ostean, Usurbilen bazkaldu zuten, eta egunagaz amaitzeko, Zarautzen egin zuten geldialdia. Euriaren eraginez ezin izan zuten talde argakia atera, baina giroa “polita” egon zela baieztatu dute.