Berriatuko Mugimendu Feministak eta udalak elkarlanean protokolo feminista berritu dute. 2015ekoa eguneratzeko beharra ikusi dute. Horretarako, prozesu parte hartzaile bat gauzatu dute. Azaroaren 25etik aurrera hasiko dira etxeetan banatzen. Hau da, haiek badute zer ospatu.
Bost bide desberdin zabalduko ditu Mutrikuko Udalak herritarren kexa, iradokizun eta beharrak jasotzeko. Gainera, bilerara joan ezin direnek, YouTubeko kanalaren bidez, jorratuko diren nondik norakoak jarraitzeko aukera izango dute.
MX 3T klubak, Markina-Xemeingo Udalak eta Arratzuko Barrutialde Institutuak elkarlana eroan dute aurrera: Barrutialdeko ikasleek pasarela bat egin dute Uhagon kulturguneko espaloiaren eta Lauzirika bolatokiaren artean.
Urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean, Agerreko uzta, euskarari puzka! lelopean burutu zuten jatorrizko ideia oinarrian izan duen kanpaina, eta emaitzak "ezin hobeak" izan dira Errigorakoen berbetan.
Greba mugagabea hasi zuten astelehenan [azaroak 18] ROAL enpresako langileek. Gaur [azaroak 21] Markina-Xemeingo Zelaian elkartu dira, euren eskubideak defendatzeko asmoz.
Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik transmititzen ditu Patxo Telleria dramaturgo eta aktoreak 'Ai gure juaneteak' ikuskizun hibridoan. Antzerkiaz Blai! egitasmoaren baitan, aurkeztuko du domekan [azaroak 24], 18:00etan, Zabiel kultur etxean.
Egitasmoa azaroaren 26ra [martitzena] arte egongo da martxan, eta herritarrek egun horretara arte izango dute maletatxoak jasotzeko eta azterketa egiteko aukera.
Lekeitio Lagunkoiak deituta auzolana egin dute: aterpea garbitu eta margotu egin dute. Hurrengo auzolan ekintza toki berean izango da, abenduaren 11n.