
Dokumentu ofizialak, batez ere alta txostenak eta bilakaera orriak, euskaraz egitea sustatzeko lehiaketa martxan jarri dute Mendaroko ospitaleko zenbait medikuk, eta horietako bat da Leire Egiguren.

Herriz herriko zein Euskal Herri mailako eragile ezberdinak hitanoaren transmisioa sendotzen eta belaunaldi arteko zubiak eraikitzen ari dira. Bide horretan, mugarri izan da azaroaren 8an ZirHika taldeak Markina-Xemeinen ospatutako topaketa.

Euskara "larrialdi egoeran" dagoenez, komunitatea "indartu" behar dela dio Euskalgintzaren Kontseiluak. Euskararen garrantzia azpimarratzeko denetariko jarduerak prestatu dituzte. Eudelek dio urrats "ausartak" egiteko unea dela.

Esparru publikoak hizkuntza eskubideen defentsan eta euskararen normalizazioan "aitzindaritza eraman" behar duela azpimarratu du Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak.