2025/11

24. Korrikaren deiadarra adituz: Atharratzetik Bilbora

'Euskara gara' leloa izango du ardatz 24. Korrikak, Euskal Herriko kale eta etxeak euskararen arnasagaz betetzeko. AEK-k Errigora egitasmoa omenduko du oraingoan, txikitasunaren garrantzia erdigunean jarriz.

amandarri

Jarraikortasunaren saria irabazi dute

Amandarri Triatloi Taldeak Euskal Triatloi Zirkuituan bigarren geratu da. Bilatzen ez duten helburua bada ere, "ezustean" heldu delako, Amandarrikoak lorpenagaz "pozik" agertu dira. Orain, hasi berri duten triatloi eskolaren ikasturtean dute arreta jarrita.

Mutriku elite txapelketa

Final "irekien" atarian

Barikuan [azaroak 14] Elite Txapelketako finalak hartuko ditu Miruaitz frontoiak. Batetik, Elaia Gogenola eta Maialen Aldazabal Maite Ortiz de Mendibil eta Oaia Otañoren aurka, eta bestetik Urko Lekerikabeaskoa eta Unai Uranga Zuhaitz Arrillaga eta Ortzi Aldazabal Argoitiaren kontra.

Delirium Tremens

Delirium Tremensek Bilbon joko du agur kontzertua azaroaren 29an

Mutrikuko laukoteak Santana 27 aretoan esango dio agur bere ibilbideari, gonbidatu bereziez inguratuta. Besteak beste, Zea Mays, Zarama, Baldin Bada eta Jotakieko kideak izango dira gonbidatuak. Sarrerak salgai daude.

Bi herriren arteko besarkada: Euskal Selekzioa eta Palestina

Zapatuan futbola bi herriren arteko loturaren erakusle izango da. Euskal Selekzioa eta Palestinaren arteko partidua hartuko du San Mamesek, 20:30ean, eta Gernika-Palestina deialdi herritarrak palestinarrekiko elkartasuna zelaitik kanpo ere adierazteko deia egin du. Palestinarekin Elkartasuna taldeak ere horrela egingo du, partidu aurretik.

2026ko ordenantza fiskalak onartu ditu Ondarroako Udalak

Ondarroako Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen tasek eta zergek %3ko igoera izango dute.

AMOROTOKOPLAZAETAELIZA

Amorotoko zenbait toki ikus-entzunezko proiektuen eskura ipini dituzte

Amorotoko Udalaren eta Film Basque Country orrialdearen elkarlanari esker, Amorotoko hiru kokaleku gehitu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikus-entzunezko proiektuen kokaleku-zerrendara. Herritarrei ere euren proposamenak aurkezteko deia luzatu diete.

Unai Goitia aulestiarrak irabazi du Gipuzkoako Ingude Altxatze Txapelketa.

Unai Goitia aulestiarrak irabazi du Gipuzkoako Ingude Altxatze Txapelketa

Aiako Urdaneta auzoan jokatu da txapelketa, eta Goitiak 88 jasoaldirekin irabazi du txapela. Hirugarren postuan Ugaitz Orbegozo mutrikuarra geratu da.

Lea-Artibaiko sei enpresetako ordezkariak Gaztela eta Leonen

Lea-Artibaiko sei turismo enpresek lankidetza-sarea indartu dute Gaztela eta Leonen

Bisita teknikoa egin dute Gaztela eta Leonera, enpresa-sarea indartu eta sinergiak identifikatzeko asmoz.

Joseba Iturraspe Eskafandra

Hitz eta Pitz: Joseba Iturraspe (Eskafandra)

Eskafandra 2024ko udaberrian sortu zen taldea da, Joseba Iturraspe eta Raimundo El Canastero taldeko Iban Martin lekeitiarren elkarlanaren harira.

Mikel Reina Barros eta Alex Uriarte Atxikallende
X. Dzanga Itsas Kayak Txapelketa, Lekeition, 2024. Argazkia: Dzanga Piragua Taldea.

47 lagunek parte hartuko dute XI. Dzanga Itsas Kayak Txapelketan

Domekan [azaroak 9] egingo dute, urriaren 26an eguraldi txarragatik bertan behera utzi zuten ostean.

Hondartzaren zaintza, erdigunera

Artzabal Taldeak eta Aztertu programak bat egingo dute domekan [azaroak 9], Karraspion, uraren kalitatea eta hondartzaren egoera aztertzeko.

Bertso Txarri Boda ospatuko dute barikuan Aulestin

Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus arituko dira bertsotan, bihar [azaroak 7], Aulestin egingo den Bertso Txarri Bodan.

Aissa Intxausti Aburruza Udabarria Bertsotan bizkaiko bertsolari txapelketa

Bertso bazkaria egingo dute azaroaren 29an Mendexan

Azaroaren 22ra arte egongo dira salgai sarrerak. Aissa Intxausti eta Aner Peritz ariko dira bertsotan.

Gehiago