Ondarroako Kofradia Zaharra

Zinegoak jaialdiko bi emanaldi hartuko ditu Ondarroak

Bi emanaldi eskainiko dituzte; lehenengoa, domekan [maiatzak 11], eta bigarrena ekainaren 1ean.

Danonartin elkarteko hainbat kide

Konpromiso soziala jai giroan aldarrikatuko du Danon Artin Elkarteak

Arroz jaia izeneko jaialdi solidarioa antolatu du zapaturako [maiatzak 10] Ondarroako Danon Artin Elkarteak.

Markina-Xemeingo gimnastika erritmikoko taldea 2025
Markina-Xemeingo gimnastika erritmikoko irakaslea

Ane Mendibe: "Ikusezina da egiten dugun lana, baina esfortzu handia dago atzetik"

Urte osoko lanaren ostean, Lea-Artibaiko 46 ume prest daude gimnastika erritmikoko erakustaldia eskaintzeko: domekan dute lehenengoa, Etxebarriko frontoian, 18:00etan. Maiatzaren 18an, ostera, Berriatuan eskainiko dute erakustaldia, eta ekainaren 15ean, Markina-Xemeinen.

Iragana, oraina eta etorkizuna horma irudi bihurtuta

Ondarroako Kofradia berriko plazan arrantza eta itsas munduaren iragana, oraina eta etorkizuna islatzen duen horma irudia margozten dabil Murales Lian.

Auzo eskola baten erreprodukzioa, Markina-Xemeinen.

Markina-Xemeingo eta eskualdeko auzo eskolak, erakusketa batean bilduta

Bekobenta eskolaren 50. urteurrenaren ospakizunen baitan, 'Bizkaiko auzo eskolak: Markina-Xemeingo kasua' erakusketa zabaldu dute. Karmeldarren aretoan egongo da maiatzaren 18ra arte. Bihar [maiatzak 9] Joxe Garmendia Larrañagak hitzaldia emango du auzo eskolen inguruan.

Hezkuntza

Hezkuntza komunitatea kalera ateratzeko manifestazioak deitu dituzte

Maitzaren 12tik 16ra deituta duten greba zikloraren atarian, LAB, ELA, STEILAS eta CC.OO sindikatuek manifestazioak deitu dituzte zapaturako [maiatzak 10]. Bitartean, gaur arratsaldean [maiatzak 8] Hezkuntza Sailagaz bilduko dira "hitzetatik negoziazioetara" pasatzeko helburuagaz.

Markina-Xemeingo Baserri Azokaren aurkezpena

Ekoizle eta abeltzainek hartuko dute Markina-Xemeingo Zelaia zapatuan

Zapatuan [maiatzak 10] 10:00etatik aurrera Baserri Eguna ospatuko dute Markina-Xemeinen. Hamalu ekoizle eta iaz baino abeltzain gehiago egongo dira aurtengo azokan. Bildots errea saltzen 12:30ean hasiko dira.

Gehiago