Lekeitioko emakume sortzaile eta ekintzaileen VII. azoka. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Denetariko postuak egongo dira Lekeitioko Emakume sortzaile eta ekintzaileen VIII. azokan

24 postu egongo dira domekan [martxoak 16] Lekeition egingo den Emakume sortzaile eta ekintzaileen VIII. azokan. 11:30etik 14:30era egongo da, plazan.

Gazteen talentu musikala bultzatzeko, 'Señeak Bizkaia Rock Kanpusa'

Apirilaren 21etik 26ra bitartean Lauaxeta Ikastolak Señeak Bizkaia Rock Kanpusa hartuko du, 14 eta 17 urte bitarteko 20 musikari bizkaitarrei bost eguneko egonaldia eskainiz.

Lekeitioko Udako Arte Erakusketan izena emateko epea zabalik dago

Erakusketa uztailaren 8tik abuztuaren 24ra bitartean egongo da, eta izena emateko epea apirilaren 13an [domeka] itxiko da.

Ados pilota klubaren Binakako Txapelketa

Ados pilotaren Binakako Txapelketa hartuko du zapatuan Lekeitiok

Lehen mailako bi partida ikusteko aukera egongo da, 17:30etik aurrera. Sarrerak salgai daude Santi Brouard udal kiroldegian.

Kontserba-fabriketako emakumeen mendeetako ofizioa ezagutaraziz

Kontserba fabriketan aritutako emakumeen lana balioan jartzen duen argitalpena egin dute Amaia Apraizek eta Maria Romanok, eta lan horretan oinarritzen den 'Beti eskamak kentzen' izeneko erakusketa ikusgai dago Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko aretoan. Dokumentu ofizialak, prentsa-artikuluak, argazkiak eta margolanen erreprodukzioak batzen dituen erakusketa apirilaren 25era arte egongo da zabalik.

Errigoraren udaberriko kanpaina abian da, eskutik eskura

'Beste modura, denona da onura' lelopean hasi du Errigorak udaberriko kanpaina atzo [martxoak 10]. Martxoaren 26ra arte abian izango da nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura jasotzeko aukera.

Arai Lejardi eta Helena Barrenetxea

Winter Seriesak baditu lehen finalistak

Helena Barrenetxea durangarra eta Arai Lejardi markina-xemeindarra III. Euskotren Winter Seriesko finalean egongo dira. Gizonezkoen Banakakoan, Xabier Barandika gernika-lumotarra Aritz Erkiaga ispastertarra baino gehiago izan da.

Gehiago