Mutriku elite finala neskak

Arrillaga-Argoitia eta Gogenola-Aldazabal bikoteak elitekoak dira

Mutrikuko Miruaitz frontoiak hartu zituen barikuan [azaroak 14] Elite Txapelketako finalak.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak Markina-Xemeinen erabakiko dira

Zapatuan [azaroak 22] Uni frontoia izango du eszenatoki bertsoak, ze, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen bigarren bueltako bigarren eta azken saioa burutuko da han.

Herri librez osatutako munduaren aldarria

Euskal selekzioaren eta Palestinaren arteko neurketa eta horren inguruan bizitakoa "historikotzat jo" dute antolatzaileek. Genozidioa salatzeko eta ofizialtasuna aldarrikatzeko eguna izan zen zapatukoa.

Lea-Artibai Mankomunitateko gizarte langileak

Lea-Artibai Mankomunitateak GaztePsik zerbitzua jarri du martxan

14 eta 30 urte bitarteko gazteentzako psikologia zerbitzua da. Interesa dutenek azaroaren 28ra arte eman dezakete izena, zazpi saio izango dira.

Lekeitioko Udalak Israelekin harreman komertzialak eta ekonomikoak etetea erabaki du

Osoko Bilkuran onartu zuten erabakia: EH Bilduk alde bozkatu zuen eta EAJ abstenitu egin zen.

Gozamena eta politika eskutik doazenean

Boga-Boga Ondarroako Emakumeen Elkarteak 30 urte bete dituen honetan, taldea osatzen duten andreei aitortza eta omenaldia egiteko asmoz, ‘Boga-Boga zahartzaro feministarantz’ dokumentala estreinatuko dute gaur, Feministaldian. Taldearen ibilbidea, adineko emakumeen ahalduntzea, eta gozamenerako eskubidea mahaigaineratzen ditu dokumentalak, testigantza kolektiboen bitartez.

Maribel Aiertza Rementeria
Idazlea

Maribel Aiertza Rementeria: "Edozein aletxo txiki izan daiteke istorio eta liburu baten abiapuntua"

‘Ali, Eli, Oli lehian’ liburua kaleratu du Maribel Aiertza Rementeriak. Normalean idazten dituenentzako baino txikiagoentzako istorioa da. Berriatuko Lami eta Maru erraldoien liburua ere idatzi du.

Berriatuko mendi eta basoak

Azaroaren 30era arte parte hartu daiteke VIII. Argazki Lehiaketan

Aukeratutako argazkiekin 2026eko egutegia egingo dute eta herriko etxeetan banatuko dute.

Lekeitioko Udala 700. urteurrena

Leartibai Fundazioak enpresa txiki eta ertainentzako marketin-jardunaldia eskainiko du

'Zure enpresa arrakastaz aurkezteko bost gako' online jardunaldia egingo dute, barikuan [azaroak 7].

biblioteka edonon Azkue ikastolan

‘Biblioteka edonon’ ekimena Ispasterrera helduko da barikuan

Udaletik gogoratu dute 2 eta 7 urte bitarteko umeek heldu baten laguntzaz joan beharko dutela.

San Andres jaiak Etxebarrian 2024. Briskako irabazleak

Etxebarritarrek azaroaren 14ra arte parte hartu dezakete San Andres jaietako kartel lehiaketan

Etxebarriko Udalak lau sari banatuko ditu. Guraso Elkarteak antolatuta, domekan [azaroak 9] lanak eskolako jantokian egiteko aukera egongo da.

1.200 erabiltzaile baino gehiago ditu Beti On zerbitzuak

Ondarroa da erabiltzaile gehien dituen herria, 421 erabiltzailegaz. Atzetik daude Lekeitio (332) eta Markina-Xemein (171).

Koldo Zuazoren hitzaldia, Etxebarrian.

Odol emaileen autobusak Lea-Artibai eta Mutriku zeharkatuko ditu urte amaierara arte

Azaroan Ondarroan, Markina-Xemeinen, Lekeition eta Berriatuan egongo da odola emateko aukera, eta abenduan, Mutrikun.

Gehiago