tiro olinpikoa
Ager Solabarrieta - Tiratzailea

"Europako Txapelketa irabazterakoan sentitu nuena ez dakit hitzez azaltzen"

Ager Solabarrieta ondarrutarrak urrezko domina irabazi berri du ikusmen-desgaitasuna dutenentzako Europako Tiro Paralinpiko Txapelketaren 10 metroko karabina etzandako modalitatean, Kroazian.

Mirari Beitia eta Kirru Otxoantezana
Mirari Beitia eta Kirru Otxoantezana, Sareko eta Harrera Elkarteko kideak

Harrera, itzulerarako giltza

Duela hamahiru urte sortu zuten Harrera Elkartea, euskal preso eta iheslari politikoen etxeratze prozesua errazteko bitarteko gisa. Euskal preso politikoen egoera nabarmen aldatu den honetan, ‘5.000 baietz!’ kanpainan murgilduta dabiltza elkarteko kideak. Harreraren lanaz, gaur egungo erronkez eta kanpainaren xehetasunez jardun dute Mirari Beitiak eta Kirru Otxoantezanak, baita Ondarroan izango duen lurreratzeaz ere.

Kalabaza tailerra. Arimen Gaua, gau beltza

Arimen Gauean batzeko, hamaika hitzordu

Arimen Gaua ospatzeko ohitura gero eta gehiago zabaltzen ari da, eta horren isla dira, esaterako, datozen egunetarako Lea-Artibai eta Mutrikun antolatuta dituzten hamaika ekintzak.

Lekeitioko Erdi Aroko azokaren aurkezpena

Lekeitiok 700 urte egingo ditu atzera urteurrena ospatzeko

Erdi Aroko azokaren inguruan, barikutik [urriak 31] domekara [azaroak 2] hainbat ekintza antolatu dituzte. Astelehenean [azaroak 3] betetzen ditu hiribilduak 700 urte.

Zabalik dago Lekeitioko Santo Tomas azokan izena emateko epea

Abenduaren 21ean egingo dute azoka; eta azaroaren 7ra arte eman daiteke izena.

Ioana Osa, Arantza Burgoa eta Arnaitz Burgoa, Marokoko ironman erdian.

Ioana Osak eta Arantza Burgoak podiuma lortu dute Marokoko ironman erdian

Osak laugarren postua lortu du sailkapen orokorrean, eta bigarrena, haren kategorian. Burgoak, ostera, hirugarren postua lortu du haren kategorian. Arnaitz Burgoak ere parte hartu zuen arren, bizikleta zulatu eta ezin izan zuen lasterketa amaitu.

Gidoilaria eta zuzendaria

Naia Arantzamendi: "Euskal ikus-entzunezko sormen proiektuak sortzeko apustu handiagoa egin beharko genuke"

Proiektu ezberdinak ditu eskuartean Naia Arantzamendi (Ondarroa, 1994) gidoilari eta zuzendariak. Izan ere, maiatzean Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuko egonaldia egin zuen Baigorrin (Nafarroa Beherea), eta esperientzia "oso aberasgarria" izan dela azaldu du. Horrez gain, Etxe Betea proiektuan ere ibili da, eta "emakumeen habia" bezala deskribatu du.

Urriaren 26an irteera egingo dute Mendexa Abentura Parkera

Izena eman behar da Mendexako udaletxean urriaren 20a baino lehen.

Domekan egingo dute III. Artzain Txakurren Lehiaketa

11:00etan izango da, kiroldegi ondoko landan. Sei partaide edukiko ditu lehiaketak, tartean, Barinagako Igor Elordi eta 'Lagun'.

Haztegia Lea-Artibain parte hartu nahi duten nekazarien bila ari dira

Nekazaritzarako test gunea da, ortugintzan aritu nahi dutenentzat prestatua. Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteak eta eskualdetako udalek ipini nahi dute martxan egitasmoa. Curriculumak urriaren 31 orduko aurkeztu behar dira.

Martxan dago Lea Ibarrako egutegi lehiaketa

Lanak aurkezteko azkenengo eguna azaroaren 2a [domeka] izango da. Argazkiak Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoa osatzen duten herrietan ateratakoak izan beharko dira.

Gehiago