Euskara eta sormena lehen lerrora eramango ditu Literatur Amuak jaialdiak

Urriaren 24tik azaroaren 28ra bitartean, Ondarroako hamaika txoko kultur ekintzez jantziko dira. Horrela, herriko sortzaileak zein euskara eta sormena erdigunean jarriko dituzten hainbat ekintza antolatu dituzte.

Etxebarriko Gazte Eguna 2023

Urteroko jaia eta gaztetxearen itzulera ospatuko dituzte etxebarritarrek III. Gazte Egunean

Zapatuan [urriak 25] III. Gazte Eguna ospatuko dute Etxebarrian, asanbladaren eskutik; egun guztiko jaia izango da. Aurten, gainera, udalarekin adostasun batera heldu eta gazte lokala ekintzak antolatzeko erabiltzeko baimena lortu dutela ere ospatuko dute.

Bizkaiko Golkoko debekuagatik kaltetutako arrantzaleen kalte-ordainak azkartzeko exijitu du EH Bilduk

Bizkaiko Golkoan izurdeak babesteko arraste-sareekin arrantzatzen duten itsasontzien geldialdia konpentsatzeko diru-laguntzak ahalik eta arinen argitaratu eta ebazteko epean laburtzeko eskatu dio EH Bilduk Luis Planas Arrantza ministroari.

Espainiako Unesco Geoparkeen Elkartea sortu dute

Euskal Kostaldeko Geoparkeak indarrak batu ditu Espainiako Estatuko beste hainbat geoparkerekin

Espainiako Unesco Geoparkeen Elkartea sortu dute ekintza bateratuak bultzatzeko asmoz. Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerentea izango da elkarteko lehendakariordea.

Jagoba Arrasatek zuzenduko du Euskal Selekzioa Palestinaren aurka

Bihar [urriak 23] 10:00etan jarriko dituzte salgai azaroaren 15eko San Mameseko lagunartekorako sarrerak.

Leartibai Sariak 2024

Iaz baino bi sari gehiago banatuko dituzte Leartibai Sarietan

Guztira zortzi sari banatuko dituzte, eta azaroaren 19an izango da sari banaketa. Proiektuak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.

Ondarroako Udalak Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana abiarazi du

Ondarroako Udalak udalerriko mugikortasunarekin lotutako arazoak identifikatzeko herritarren iritzia jasoko du galdetegi bidez.

'Titu, ba!' Markina-Xemein
Kitto Merkatari Elkarteak eta Lekeitioko Udalak hitzarmena berritu dute. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Berritasunekin dator ‘Lekitto Bonoa’ kanpaina

Azaroaren 4ra arte bezeroek 10 euro ordainduta 15 euro gastatzeko aukera izango dute.

Erreka Eguna Etxebarrian
Nazioarteko Nagusien Eguna

Aurrera doaz Nagusien Eguneko ekintzak

Atzo [urriak 5] zine-foruma eta barikuan [urriak 3] mahaingurua egin zituzten Markina-Xemeinen. Eguenean dute hurrengo hitzordua, irakurketa kluba egiteko.

Txaber Altube Lekeitioko bertso saioa

Txaber Altubek irabazi du Lekeitioko hirugarren saioa

Ikusgarri zinema aretoak zapatuan [urriak 4] hartu zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioa.

Markel Akarregi Isuntza

Markel Akarregik ordezkatuko du Osertz Aldai Isuntzan

Akarregik 38 urte ditu eta 27 daramatza Isuntza arraun elkarteari lotuta.

Nagusien Nazioarteko Eguna, Beti Jai elkartean

Erantzun ona eduki du Nagusien Nazioarteko Eguneko bakarrizketak

Markina-Xemein Lagunkoia taldeak antolatuta eta herriko eragileen babesagaz, hilabete guztirako ekintzak antolatu dituzte. Lehenengoa atzo [urriak 1] egin zuten.

Markina-Xemeingo Udak eta Sorginzulo gaztelekuak hitzarmena berritu dute.

Markina-Xemeingo Sorginzulo gaztelekuak barikuan zabalduko ditu ateak

Markina-Xemeingo Udalak eta Sorginzulo gaztelekuak hitzarmena berritu dute. Gaur [urriak 2] da 2025-2026 ikasturterako izena emateko azken eguna.

Gehiago