Kulturartekotasun Astearen aurkezpenak

Kulturartekotasun astea ospatzen ari dira Lekeition

Uemak deituta, Lekeitioko Udalak, eskolak, ikastolak eta musika eskolak hainbat ekintza antolatu dituzte elkarlanean.

Eliteko puntistarik onena zein den erabakiko duen lehia abian da

Elite Mailako Zesta-Punta Txapelketa hartzen ari da Miruaitz frontoian. Lehen ligaxka jardunaldiak jokatu zituzte, eta zenbait puntista hautagai direla frogatzen hasi dira.

Lea-Artibaiko udal ordezkariak Azpeitian, 'Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean' topaketan

Arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia aztertu dute

Joan den eguenean eta barikuan [urriak 16 eta 17] egin zen 'Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean' topaketa Azpeitian. Lea-Artibai euskararen arnasgune izanik, bertan izan ziren hainbat herritako udal ordezkariak.

48. Euskal Zine Bilera sari banaketa

Eneko Muruzabalen ‘Planetagatik’ filmak irabazi du 48. Euskal Zine Bilera Urrezko Antzarra

Sari banaketa ekitaldia osatu zuten zapatuan [urriak 18] Ikusgarri zinema aretoan. Euskal Zinemaren Begiradak Pantailak Euskaraz egitasmoaren lana omendu du.

XVIII. Ermitarik Ermita mendi martxa

544 mendizalek parte hartu dute XVIII. Ermitarik Ermita mendi martxan

12:30ak aldera hasi dira heltzen herriko plazara lehenengo partaideak, eta mokadutxoa eduki dute bertan zain. Antolatzaileak pozik agertu dira egunagaz: "Eguraldiak lagundu digu, eta dena ondo joan da".

Sorginak zirelako gara, Mentxu Amunategi

Bertatik-bertara ezagutu dituzte herriko sendabelarrak

Sorginak zirelako gara jaialdia ari dira ospatzen Lekeition gaur [urriak 18]. Goizean Mentxu Amunategi adituagaz sendabelarrak aurkitzen aritu dira herrian zehar, eta arratsaldean hamaika produktu egingo dituzte.

60 urteko bidea omentzeko Kulturaren Jaialdia

60. Durangoko Azokaren mezua eta iruditegia plazaratu dituzte, Landakon. Abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo dute aurtengo ekitaldia. Azokak lelo bakarra edukiko du aurrerantzean: Kulturaren Jaialdia. Palestinako genozidioa «presente» egongo da aurten. Iratxe Reparazek sortu du azokaren 60. aldiaren iruditegia.

Musikaiaren Aste Musikala. Argazkia: Musikaia.

Lekeitioko abesbatzako 30 umek Euskaldunako organo zikloan abestuko dute

Organo kontzertuen baitan, zapatuan [urriak 5] hainbat haur koruk parte hartuko dute. Mikel Ansola markina-xemeindarra dago antolatzaile lanetan.

Zapatuan Erreka Eguna ospatuko dute Etxebarrian

Guraso elkarteak antolatu du ekimena. 10:00etan hasiko dira erreka garbitzen

Mendexako udal egutegia osatzeko argazki txapelketako bigarren sariduna. Malen Txopitearen 'Harrizko olatuak' argazkia.

Martxan da Mendexako udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Gaurtik [urriak 1] urriaren 30era aurkezu ahalko dira lanak. Irabazlea abenduaren 25ean jakinaraziko dute, eta 100 euro irabaziko ditu.

232 herritar elkartuko dira Kuadrilla Egunean

Behin izena emateko epea amaituta, 15 kuadrillak eman dute izena zapaturako [urriak 4].

Lekeitioko igerilekuan hobekuntzak egin dituzte. Argazkia: Lekeitioko Udala.
Lekeitioko Energia Berriztagarrien Komunitatearen solasaldia

Faktura elektrikoa ulertzeko tailerra antolatu dute

Biztu Lekitto Energia Berriztagarrien Komunitateak eguenean [urriak 2] egingo du saioa.

Artiatx eta Muniozguren, garaile

Xuban Muniozguren markina-xemeindarrak 15 minutu eta 22 segundo behar izan zituen 2,6 kilometro eta 420 metroko desnibeldun ibilbidea egiteko. Maialen Artiatxek, emakume azkarrenak, 19 minutu eta 46 segundotan amaitu zituen lanak.

Boga-Boga emakumeen elkarteak Dimako Andraizea taldearen bisita jaso du

Boga-Boga emakumeen elkartearen eskutik Ondarroako txoko ezberdinak bisitatu dituzte asteburuan Dimako Andraizea taldeko kideek.

Gehiago