
Ainhoa Etxebarriak eta Ugaitz Alegriak Euskaldunan sortu duten proposamen berriak harrera beroa izan du, eta beste bi emanaldi izango ditu abuztuaren 26 eta 27an.

Ondarrutarrek 2-0 irabazi zioten Mutrikuri, eta zale ugari bildu ziren Zaldupen; bi taldeek aurredenboraldia martxan dute

Asteburuan kuadrila eguna eta arrantzale eguna izan dira nagusi; azken horretan, Unai Diaz gailendu da kukañan, eta Leokadik eman dio amaiera jaiari urtero lez.

Mañukortaren omenezko bertso poteoa antolatu du hirugarrenez Markina-Xemeingo bertso eskolak biharko [maiatzak 23]. Etxahun Lekue eta Aitor Sarriegi ariko dira bertsotan, 19:00etatik aurrera.

Aranbaltz Kultur Taldeak antolatu du irteera. Ordu eta erdi ingurukoa izango da, eta ez da izenik eman behar.

Etzi [maiatzak 23] batuko dira Ondarroako Zaldupe Eskolako eta Zubi Zahar Herri Ikastolako seigarren mailako ikasleak bertso topaketetan. Arri-Botx sari banakera ere egingo dute.

Aurkezpena bihar [maiatzak 22] izango da, 19:00etan, kultur etxean.

Barikuan [maiatzak 23] 17:30ean izango da tailerra. Amaieran tomate landareak oparituko dizkiete partaideei.

Ekainaren 6an [barikua] eta 7an [zapatua] izango dira aurten Ondarroako Kamiñazpi auzoko jaiak. Play back lehiaketan eta pala txapelketan izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi dute antolatzaileek.

Txakartegik bigarren urtez jarraian eskuratu du bigarren postua.