Kamiñazpiko jaiak 2025

Gustu guztiak asetzeko moduko paellak prestatu dituzte Kamiñazpiko jaietan

Atzo [ekainak 6] hasi zituzten jaiak, eta ez dute etenik izango gaur [ekainak 7] egun osoan. Bazkaritarako, "inoizko jende gehien" elkartu dira: 540 lagun. Arratsaldean eta gauean musika eskaintza zabala egongo da: Itzal erromeria, La Reina del Pop, EH Sukarra eta DJ Jussef.

Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia, Kriseilu sariarekin
Ainhoa Etxebarria Gomez eta Nerea Gartzia Gartzia

"Gure arteko konplizitatea beharrezkoa da oholtzara igotzeko orduan"

Pabellon 6ko Antzerki Arinen Jardunaldietako Kriseilu Saria irabazi berri dute Ainhoa Etxebarria Gomezek (Ondarroa, 1993) eta Nerea Gartzia Gartziak (Ondarroa, 1976), ‘Hil da jainkosa’ antzezlanagaz. 2021ean hasi ziren oholtza partekatzen, eta ordutik, hainbat proiektu sortu dituzte elkarrekin. Gaur gaurkoz, ‘Hil da jainkosa’ Euskal Herriko txoko guztietara eramatea da beraien helburua.

Garazi Burgoa Aldarondo/ Garaia Pagola Urriza
Zuriñe Egia eta Irene Urriolabeitia, Bekobenta eskolako kideak.
‘Markina-Xemeingo hezkuntza publikoa (1844-2025): hazitik lorera’ liburuko lantaldeko kideak.

Zuriñe Egia eta Irene Urriolabeitia: "Eskolako parte direnak nahiz izan direnak aritu gara lanean"

50 urte bete ditu aurten Bekobenta eskolak, eta herriko hezkuntza publikoaren bilakaera betirako jasota uzteko asmoz, auzo eskoletatik hasi, eta gaur egunera bitarteko herriko nahiz ingurukoen testigantza ugari bildu dituzte ‘Markina-Xemeingo hezkuntza publikoa (1844-2025): hazitik lorera’ liburuan.

42. Umeen Euskal Jaia ospatuko dute zapatuan, Mutrikun

Zarauzko Dantza Taldeko eta Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldeko umeak elkartuko dira zapatuan; guztira, 140 lagun ingurun.

Egitarau "borobilagaz" datoz Kamiñazpiko jaiak

Asteburuan ospatuko dituzte Kamiñazpi auzoko jaiak Ondarroan. Bihar [ekainak 6] eta etzi [ekainak 7] jai giroak ez du etenik izango Kamiñazpin. Herri bazkarian 540 lagun batuko dira.

Beste sarrera bikain bat Markina-Xemeingo Grand Slamean

Jai Alai Ligaren hurrengo geldialdia Markina-Xemein izango da

Txapelketa ekainaren 13an hasi eta Karmen jaietan amaituko da. Aurretik, zapatuan eta domekan [ekainak 7 eta 8] Series kanporaketak jokatuko dituzte hainbat puntistek, Uni frontoian; tartean egongo dira Atain eta Zelaia etxeko puntistak.

Lekeitioko aparkaleku sistema berria ekainaren 15etik aurrera martxan. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Lekeitioko EAJk salatu du EH Bilduk ez dituela onartu aparkaleku sistemaren inguruan egindako ekarpenak

Martitzeneko [ekainak 3] Osoko Bilkuran behin betiko onarpena eman zieten aparkaleku sistema berria arautzen duen ordenantzari. EAJk aurka bozkatu zuen EH Bilduren udal gobernuak ez dituelako jeltzaleek egindako sei ekarpenetatik bost kontuan hartu.

mendexa

Mendexako pentsiodunak sinadurak biltzen egongo dira asteburuan

Otsailaren 2an [domeka] egongo dira sinadurak batzen Mendexako pentsiodunak, 11:00etatik 14:00etara, herriko plazan.

'La favorite' opera

'La favorite' opera ikustera joateko aukera dago Lekeitioko Udalaren eskutik

Otsailaren 18an 'La favorite' opera ikustera joan nahi dutenek sarrera erosi beharko dute otsailaren 12a baino lehen.

Lekeitioko Udalak eta Eskola Kirola hitzarmena berritu dute

LEK proiektuaren eta Herri Udalekuen garrantzia azpimarratu dute.

Eduki babestua
[PUBLIREPORTAJEA] Zubi Zahar Herri Ikastola

Hastear dagoen bidaia

Haur Hezkuntzako etaparen garrantzia azpimarratu nahi izan du Zubi Zahar Herri Ikastolak, umearen bizitzako lehenengo urteetan hezkuntzan izan dezakeen eragina mahaigaineratuz. Abentura berriari ekiteko ateak zabalik ditu ikastolak, umearentzat espazio segurua bermatu eta garapen kognitibo, emozional eta sozialerako oinarriak eraikiz.

Erredakzioa

Patxi Saizek bere azken diskoa aurkeztuko du Galarrenan

Musikariak zapatuan [otsailak 1] 19:30ean 'Kantatzen duen herria gara' bere azken diskoa aurkeztuko du.

XIX. Beteranoen Trinkete Txapelketa. Lander-Foster eta Mendez-Ibon.

Espainiako Kros Txapelketan lehiatu dira Izaro Aranburu eta Paule Garcia de Andoin

Durango Kirol Taldeko korrikalari den Izaro Aranburu Rementeria aulestiarrak eta Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko Paule Garcia De Andoin Lakak Getafen ospatu den Espainiako Kros Txapelketan parte hartu dute.

laburbira 2025

Aukeratu dituzte 22. Laburbirako zortzi film laburrak

Zirkuituaren geraleku izan nahi duten herriek zabalik dute eskaera egiteko epea.

Gehiago