Aulestik Geuretik Sortuak egitasmoko komiki aurkezpen berezia hartu du
Aulestik barikuan [maiatzak 8] Geuretik Sortuak egitasmoaren barruko kultur hitzordu berezia hartu du. Usue Egia komikigileak Zeruaren erdian lana aurkeztu zuen, Zazpikiak bat bildumaren parte den komikia. Euskara hutsean sortutako lan honek emozioak, dolua eta aniztasuna lantzen ditu, eta euskal sorkuntza eta kulturaren hedapena sustatzeko aukera aparta izan da.