![Aulestiko familia kaltetuetako kideek barikuan [maiatzak 8] egin zuten agerraldia.](https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2026/05/whatsapp-image-2026-05-08-at-22-13-07-1-1-900x675.jpeg)
2026-2027 ikasturterako eskolarako taxi zerbitzua kentzeko aukeraren aurrean, familia kaltetuetako hainbat kidek agerraldia egin zuten barikuan [maiatzak 8] Aulestin. Salatu zutenez, Hezkuntza Sailak har dezakeen erabakiak umeen segurtasuna arriskuan jartzeaz gain, landa eremuko enpleguan eta herri txikien etorkizunean ere ondorio larriak izango lituzke.

Kultur aniztasunaren astearen baitan, zapatuan [maiatzak 9] frontoia bete zuten herritarrek Jon Maiak zuzendutako eta Ondarroako Udalak ekoitzitako dokumentalaren estreinaldiarako. Udal ordezkariek astearen balorazio ona egin dute.

Barikuan [maiatzak 8] Kultur Etxean aurkeztutako egitasmoak ontzi tradizional baten eraikuntza kolektiboa eta herriko itsas ondarearen memoria bilketa sustatuko ditu.

Familientzako egun osoko planak gatzategietako bisita, spa esperientzia eta herri ezagutza uztartuko ditu.

Lea Ibarreko Mankomunazgoak antolatuta, zapatuan [maiatzak 9] Gizaburuaga izan zen Lea Ibarreko umeen elkargunea. Besteren artean, jolasak, tailerrak eta Oier Magoaren ikuskizuna egon ziren: "Pozik gaude aurtengo jaiak eduki duen erantzunarekin".