Lekeitiok Pasajerua'26 aurkeztu du itsas memoria berreskuratzeko proiektu parte hartzailea
Barikuan [maiatzak 8] Kultur Etxean aurkeztutako egitasmoak ontzi tradizional baten eraikuntza kolektiboa eta herriko itsas ondarearen memoria bilketa sustatuko ditu.
Lekeitiok joan den barikuan [maiatzak 8] aurkeztu zuen Kultur Etxean Pasajerua ’26 proiektua, herriko itsas memoria berreskuratu, dokumentatu eta belaunaldi berriei transmititzeko sortutako ekimena. Itsasmuseumek bultzatutako egitasmoak Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta Lekeitioko Udalaren elkarlana ditu.
Proiektuaren ardatz nagusia Pasajerua izeneko ontziaren eraikuntza parte hartzailea izango da, San Antolinetako tradizioari eta herriko itsas nortasunari estuki lotutako ontzia. Eraikuntza prozesuak ontzigintza tradizionaleko teknikak berreskuratzea eta komunitatearen parte hartzea sustatuko ditu.
Pasajerua ’26 egitasmoak iraganeko ondarea gaur egungo komunitatearekin lotu nahi du, Lekeitioko itsas nortasuna bizirik mantentzeko eta etorkizunera begira sendotzeko.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.