Lekeitio Lagunkoiak arrakastaz eskaini du 'Las Golondrinas' zarzuela eta zinema saio berria antolatu du
Lekeitio Lagunkoi taldeak antolatutako hileko zartzuela saioak 40 ikusle bildu zituen Las Golondrinas obraren proiekzioan. Eszenario naturalean grabatutako kalitate handiko emanaldia izan zen, eta amaiera hunkigarria izan arren, bertaratutakoek asko gozatu zuten.
Aste honetan, eguaztenean [maiatzak 13] 18:00etan, bakardadearen aurkako zinema zikloaren barruan beste hitzordu bat izango da. Kultur Etxeko Azkue aretoan Orgullo y prejuicio filma eskainiko da, doan, aretoa bete arte.