Txopitturri Guraso Elkarteak urteko irteera antolatu du Gesaltza Añanara
Familientzako egun osoko planak gatzategietako bisita, spa esperientzia eta herri ezagutza uztartuko ditu.
Txopitturri Guraso Elkarteak urteko irteera antolatu du, familiei elkarrekin egun berezi bat pasatzeko aukera eskainiz. Aurtengo helmuga Gesaltza Añanako Gatz Harana izango da. Bertan, parte hartzaileek gatzategiak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute eta bi esperientziaz gozatzeko aukera izango dute: gatzaren inguruko tailerra eta spa saioa.
Bazkalostean, Gesaltza Añana herria ezagutzeko tartea izango dute, eta 16:30 aldera itzuliko dira Munitibarrera. Antolatzaileen esanetan, irteeraren helburua familiek elkarrekin plan desberdin batez gozatu eta oroitzapen politak sortzea da.
Elkarteko bazkideentzat jardueraren kostua elkarteak bere gain hartuko du; bazkide ez direnek, berriz, 10 euro ordaindu beharko dituzte autobusagatik eta 8 euro inguru tailerrengatik. Izena emateko epea bihar [maiatzak 12] arte egongo da zabalik, eta interesa dutenek txopitturri@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.