Mutriku Sokatira Taldea berriz ere onenen artean
Mutrikuarrek hirugarren postua eskuratu dute 640 kiloko Azkoitiko Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketan.
Mutrikuko Sokatira Taldeak beste behin ere maila handia erakutsi zuen zapatuan [maiatzak 23] Azkoitian jokatutako Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketan. Trenbidearen zumardian giro ikusgarria izan zen eta zale ugari batu ziren lur gaineko sokatirako hitzordu nagusietako batean.
640 kiloko gizonezkoen 1. jaurdunaldian Mutrikuko taldeak hirugarren postua eskuratu zuen, Gaztedi A eta Goiherriren atzetik. Mutrikuarrek hiru puntu batu zituzten jardunaldian eta berriro erakutsi zuten Euskadiko talde indartsuenen artean daudela.
Mutrikuko Sokatira Taldeak ez du atsedenik izango eta datorren hitzordua dagoeneko prestatzen hasi da. Maiatzaren 30ean Berriatuan jokatuko da 640 kiloko gizonezkoen finala, eta mutrikuarrak bertan izango dira berriro lehian.