Berriatuak irabazi du Bizkaiko Eskolarren Herriarteko txapelketa
Barikuan [ekainak 5] giro herrikoia, alaia eta girotsua nagusitu zen Mendibarren pilotalekuan.
Hamaika zesta-punta ikasleren topagune izan da asteburuan Berriatuko Mendibarren pilotalekua; barikuan [ekainak 5] Bizkaiko Eskola mailako Herriarteko finalak jokatu ziren bertan. Berriatuko Zesta Eskolak antolatutako partidan, Markina-Xemeingo zesta-punta eskolako ikasleak aritu ziren etxekoen aurka. Berriatua izan zen klub txapelduna. Giro herrikoia, alaia eta jendetsua nagusitu zen finalean.