
Gizonezkoen absolutu mailan, laugarren sailkatu da Lekeitio, bosgarren Ondarroa eta azken postuan Mutriku. Emakumeen estropadan, bederatzigarrenak izan dira lekeitiarrak.

Barikuan [ekainak 5] giro herrikoia, alaia eta girotsua nagusitu zen Mendibarren pilotalekuan.

Iruñea euskararen aldeko mobilizazio handi baten epizentroa izango da zapatuan (ekainak 13), 'Euskaltzaleon Martxa' lelopean mobilizatuko baitira Euskal Herri osoko euskaltzaleak. Bertara joateko autobusa antolatu dute euskaltzaleek Ondarroa, Markina-Xemein, Lekeitio eta Mutrikutik.

Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako 186 txirrindulari gaztetxok parte hartu zuten zapatuko [ekainak 6] lasterketan.

Sodupen ospatu zuten zapatuan [ekainak 6] Bizkaiko Nagusien Eguna, eta bertan izan ziren eskualdeko hainbat nagusi ere: "Giro polita egon zen".

Getarian lehiatu zen atzo [ekainak 6] Euskadiko Traineru Txapelketa. Emakumezkoetan, ondarrutarrak seigarrenak izan ziren, eta, lekeitiarrak, zortzigarrenak. Gizonezkoetan, aldiz, zazpigarren sailkatu ziren Lekeitiokoak.