Daniel Diaz Bejaranok irabazi du IX. Etxebarriko Sari Nagusia
Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako 186 txirrindulari gaztetxok parte hartu zuten zapatuko [ekainak 6] lasterketan.
Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak Etxebarriko VII. Sari Nagusia antolatu zuen zaptuan [ekainak 6]. Hain zuzen ere, lasterketa Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatutako Gaztetxoak Txapelketako azken proba izan zen. Izena eman zuten kadete mailako 186 txirrindulariek 61,7 kilometroko eta 800 metroko desnibel positibo metatua duen ibilbideari egin behar izan zioten aurre. Txirrindulariek Etxebarritik hasi eta Markina-Xemeindik, Berriatutik eta Ondarroatik pasatu ziren. Hortik, Mendexarako bidea egin zuten, Lekeitiotik pasa eta Amorotora abiatuz. Ostean, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar eta Ziortza-Bolibar igaro zuten. Markina-Xemeindik igaro ostean, Etxebarrian amaitu zuten lasterketa.
Helmugara heltzen azkarrena Daniel Diaz Bejarano izan zen, eta, berarekin bartera, podiuma Xabat Martin Mariezkurrenak eta Paul Reyk osatu zuten. Taldeka, ordea, Cafe Dromedario-Flotamet taldea gailendu zuen.
