Umeen Erromeria Egunean batu dira Mutrikun
Egaña frontoian egin zuten dantzan.Gure Ametsa Dantza Taldea. Gure Ametsa dantza taldeak Umeen Erromeri Eguna ospatu zuen zapatuan [ekainak 6] Mutrikun. Bertan, udalerriko dantzari txikiak batu ziren, egun osoa dantzan pasatzeko helburuarekin. Dantza taldetik egunaren balorazio “ona” egin dute, nahiz eta euriagatik emanaldia Egaña frontoian egin behar izan zuten.
“Ez genuen espero eguraldi txarra egingo zuenik. Baina euria zegoenez Egaña frontoira jon ginen, eta bertan egin genuen dantza erakustaldi guztia. Primeran joan zen, umeak oso pozik egon ziren”. Arratsaldeko erromeria ere primerakoa izan zen, eta umeek oso ondo pasatu zuten. Gustatuko litzaiguke datorren urtera begira beste erromeria taldeak ere etortzea”, azaldu dute dantza taldetik. Izan ere, aurreko urteetan inguruko herrietatik dantzariak joan izan dira Mutrikura, baina aurten, arrazoi ezberdinak medio, ezin izan dute joan.