Eguenean eta barikuan herri batzarrak egingo dituzte Ispasterren
Aurrekontuak, proiektu berriak eta birziklapena izango dituzte mintzagai.
Herri batzarra egiteko deia egin du Ispasterko Udalak. Eguenean eta barikuan herrian pil-pilean dauden hiru gai jorratuko dituzte: aurrekontu parte hartzailearen prozesua, Herri txiki, aukera haundi proiektua eta birziklapen eta bilketa sistema berriaren azalpena.
Udalak hiru hitzordu aurkeztu ditu. Lehenengokoa, egunean [ekainak 11] 18:30ean egingo da, Kurtxian. Bigarrena, barikuan [ekainak 12], 18:00etan, San Martinen eta, hirugarrena, egun berean, barikuan, baina 19:30ean, Iñigo Egiluz udal aretoan. Udalak herritarrak animatu ditu batzarretan parte hartzera.