"Elkartasunez bete eta negarrez hustu den herria"
Antzar Egunean zendu zen gaztea oroitzeko 10 minutuko isilunea egin zuten atzo [irailak 6] Lekeition. Herritarrak nahiz zendutako gaztearen senitarteko eta lagunek Lekeitioko udaletxe aurrea bete zuten.
10 minutuko isilunea egin zuten atzo [irailak 7] udaletxe aurrean.Lekeitioko Udala Milaka lagun elkartu dira aurtengoan ere Lekeitioko Antzar Egunean, baina zapore garratza utzi du aurtengo jaiak. Izan ere, zapatuan, Antzar Joko bete-betean, 20 urteko gazte bat zendu zen Abadeen Moilan, Antzar Jokoa ikusten zegoela. Hala, “elkartasunez bete eta negarrez hustu” da Lekeitio asteburuan.

10 minutuko isilunea egin zuten atzo [irailak 7] udaletxe aurrean.Lekeitioko Udala
Zapatuan [irailak 5] bertan behera utzi zituzten ekintza ofizial guztiak, eta atzo [irailak 6] Antzar Batzordeak eta udalak deituta 10 minutuko isilunea egin zuten udaletxe aurrean; udal ordezkari, herritar nahiz zendutako gaztearen senitarteko eta lagun ugari bildu ziren bertan. Gertaeraren aurrean, udalak berriro ere doluminak eman eta erakutsitako konpromisoagatik herritarrak zoriondu zituen: «Zoritxarraren aurrean, elkartasunez bete eta negarrez hustu den herria gara. Lekeitioko herriaren aldetik dolumin zintzoenak senide eta lagunei. Udalaren aldetik herri osoa zoriondu nahi dugu erakutsitako konpromisoa, ardura eta elkartasunagatik. Gure herriaz harro. Bidaia on bat, lagun».

Abadeen Moilan loreak ipini zituzten.Lekeitioko Udala

10 minutuko isilunea egin zuten atzo [irailak 7] udaletxe aurrean.Lekeitioko Udala
Umeen eguna, aurrera
Zapatuko ekintzak bertan behera geratu baziren ere, jaiek aurrera jarraitu dute. Atzo umeen eguna ospatu zuten, jolas eta musika artean.
Goiza tirolina, rokodromo eta kart-ekin jolasten igaro zuren, eta eguerdian umeen masta puntakoa antolatu zuen Garraitz Kirol Taldeak. 25 partaide inguru eduki zituen txapelketak, eta Ander Hejangos izan zen irabazlea. Podiuma, ostera, Ortzi Elordi eta Ander Martinez gaztetxoek osatu zuten.
Arratsaldean, aldiz, 35. Zapaterito esku pilota txapelketako finalak lehiatu zituzten Zapateritoko frontoian. Beste urte batez, Akarregi Pilota Elkarteak antolatu du txapelketa, eta 50 pilotari aritu dira nor baino nor gehiago herriko plaza libreetan jolasten. Nagusien mailan bertoko bikote batek jantzi zuen txapela: Markel (Markina-Xemein) eta Anerrek (Lea-Ibarra). Haur mailan, ostera, Oihan (Abadiño) eta Aratz (Basauri) izan ziren irabazleak, eta kimu mailan, Mikel eta Garazi (Bermeo). Bejaminetan Oihan (Lea-Ibarra) eta Peru (Abadiño) izan ziren irabazleak.
Hala, Akarregiko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartu duten denei, Lekeitioko Udalari nahiz txapelketako babesleei: «Zuen laguntzari esker txapelketa aurrera eroatea posible izan da».
Bestalde, Parkeko Gunean ere eduki dute zer egina umeek. Domekan Mireia Delgadoren eskutik Etxetxoak haur eta helduentzako ipuin ikuskizunaz gozatzeko aukera eduki zuten. Zapatuan gunea itxita egon zen arren, barikuan hamaika ekintza eduki zituzten aukeran, estrepu tailerra, gaztelu txapelketa, txokolatada eta Olatz eta Lurren kontzertua, esaterako. Jende ugari bertaratu zen gunera, eta asteburua ezin hobeto agurtu zuten Parkeko Guneko kideek.
Gaur [irailak 7] Kuadrila Eguna ospatzen dabiltza lekeitiarrak, eta bihar [irailak 8] Antiguako Amaren Egunagaz esango diote agur jaiei. Hala, eguneko momenturik gorena gauean helduko da: Antero ezkutatu ostean, Koittadua abestu eta kalejira egingo dute Aittitta Makurragaz.