
Antzar Egunean zendu zen gaztea oroitzeko 10 minutuko isilunea egin zuten atzo [irailak 6] Lekeition. Herritarrak nahiz zendutako gaztearen senitarteko eta lagunek Lekeitioko udaletxe aurrea bete zuten.

Lekittarrak seigarren postua lortu du 131. Kontxako Banderako lehen jardunaldian. Aurreikuspenak bete eta lehen postua lortu du Oriok, Ondarroarentzat gordin agertu den estropadan. Arraun Lagunak espero bezain indartsu agertu eta nagusi izan da Donostiako badian.

Samikollako Jai Batzordeko kideek zapatuko balorazio "oso positiboa" egin dute. Irailaren 10ean San Nikolas eguna ospatuko dute auzoan.