San Gregorio txirrindulari lasterketak parte hartzaileak, iaz.

XLV. San Gregorio eta XLIV. Aitxekutz lasterketetan 324 parte-hartzaile baino gehiago izango dira

Berritxuko Txirrindulari Elkarteak antolatutako probak ibilbide berriak eta boluntarioentzako omenaldi sorpresa aurkeztuko ditu.

Udalak Gazte Plana aurkeztuko die lekeitiarrei

Zapatuan [martxoak 14] izango da aurkezpena eta horren ostean, 'Zauria' gazte talde lekeitiarraren kontzertua egongo da.

Munitibarko Bengolan instalazio fotovoltaiko berria martxan jartzeko prest dago

Lea Ibarreko Mankomunitateak egindako azpiegiturak Bengola Natur Energia zentroa hornituko du eta inguruko erabiltzaileei energia berriztagarria banatuko die.

Zumatzeta eta inguruko kaleen berrurbanizazioa uda ostean hasiko da 700.000 euroko inbertsioarekin

Espaloiak zabaldu, azpiegiturak berritu eta trafikoaren antolaketa aldatuko da; lanek irauten duten bitartean auzoko obra pribatuak mugatuta egongo dira.

UEMAren Salto udalekuetan parte hartu duten gazteetako batzuk.

Markina-Xemeinen hasi eta Ondarroan amaituko dira UEMAren Salto! udaleku ibiltariak

2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek parte hartu ahalko dute aurten, eta bi txanda edukiko dituzte aukeran: ekainaren 23tik uztailaren 1era eta uztailaren 3tik 11ra. Izen ematea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik.

Markagailua iraulita, Mugartegi eta Watkins final handira

Erika Mugartegik eta Frida Watkinsek Elaia Gogenolaren eta Eneritz Lizardiren aurkako partida hiru setetan irabazi dute, eta Euskotren Winter Series txapelkearen final handian egongo dira.

Aratz Sanchez nagusitu da Atxukale Sarian

Aranako Ford etxeko Aratz Sanchez nagusitu da XLI. Atxukale Sarian. Mutrikuko probak, estreinakoz, Peio Arreitunandia gogoratu du.

Gehiago