24. Korrika Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean
24. Korrika martxoaren 25ean 19:43ean helduko da eskualdera, Mutrikutik eta martxoaren 26an, 01:07ean irtengo da, Ispasterretik. Atal honetan aurkituko duzu aurtengo Korrikaren inguruko informazio guztia: albisteak, mapa interaktiboa, agenda nahiz bestelako edukiak!
Euskararen aldeko ekimena Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat herritatik igaroko da martxoaren 25ean eta 26an. Mutrikutik sartuko da hilaren 25ean, 19:25ean, eta Ispasterretik aterako da hilaren 26an, 0:45 aldera. Bitartean, Ondarroa (20:18), Markina-Xemein (21:23) eta Lekeitio (23:57) igaroko ditu.
Atharratzen hasi eta Bilboraino martxoaren 19tik 29ra bitartean egingo den Korrikari soinua eta irudia jarri diote. Pello Reparaz arduratu da musika eta letrak egiteaz, baita bideokliparen zuzendaritza ere, eta ondoan izan ditu Erramun Martikorena eta Maixux Zugarramurdi.
'Euskara gara' leloa izango du ardatz 24. Korrikak, Euskal Herriko kale eta etxeak euskararen arnasagaz betetzeko. AEK-k Errigora egitasmoa omenduko du oraingoan, txikitasunaren garrantzia erdigunean jarriz.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.