
Ondarrutarra da Maialen Bengoetxea Badiola, eta gaur gaurkoz COVID-19aren aurkako txertoak ipintzen dihardu. Pandemia izendatu zutenetik askotariko lanak egin ditu: PRC probak, aztarnari lanak... Galdakao-Usansolo ospitaleko COVID-19 solairuan ere lan egiteko aukera eduki du.

Lekeitiarra da Maider Alonso Altzibar, eta gaur gaurkoz Gernika-Lumoko, Bermeoko eta Zornotzago ikastetxeetan dihardu, hezkuntza fisioterapeuta legez.

Gernika-lumotarrak dio murrizketekin eta ordutegi eta batez ere aforoagatik oso gaitza dela kontzertuak normal egitea eta errentagarriak izatea. Laguntza publikoen beharra azpimarratu du.

Pandemiaren eraginez bidaia agentzia itxi eta beste lan bat bilatu behar izan zuen Jaiok. Orain berriro zabaldu du, eta duela 13 urte baino ilusio handiagoa daukala dio.

Ondorengoei mundu hobe bat uzteko euren ekarpena egiten ari dira Rosa Morales eta Iñaki Plaza. Plastikoari uko egin diote, eta aukera ekologikoagoekin ordezkatu.

Minbiziaren Biologia Molekularra aztertzen duen taldea zuzentzen du Ana Maria Zubiaga foruarrak. Oinarrizko ikerketa zientifikoen beharra eta zientzian gehiago inbertitzeko beharra nabarmendu ditu.

COVID-19aren osasun krisi larriak bigarren maila batean utzi ditu gizartea kolpatzen jarraitzen duten hainbat gaixotasun larri, tartean, minbizia. Jendartean dauden hainbat zalantza argitu asmoz, Ainhoa Oregi AECC Gipuzkoak Eibarren duen egoitzako gizarte langilearengana jo dugu.