hauteskundeak2019

Mutrikuko EH Bilduren alkate hautetsia

Joseba Palenzuela: "Proiektuetan pentsatzen hasi aurretik, herritarrengan pentsatuko dugu"

2011-2015 urteetan Mutrikuko alkatea izan zen Palenzuela. Orain berriro EH Bilduren alkategaia izan da, eta irabazi egin du. Datozen lau urteetarako "emateko asko" dutela dio.

EAJren europarlamentaria

Izaskun Bilbao: "Herritarrak politika egiteko beste modu batekin ados agertu dira"

Europan lortutako botoekin, Bilbao Barandika jeltzale bermeotarrak beste bost urte europarlamentuan pasako ditu.

Parte hartzeak gora egin du ia herri guztietan

Mendexan, Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren izan ezik, gainerako herrietan parte hartzea 5 puntu igo da, batazbeste.

Hauteskunde eguneko irudiak eta kronika

Alkategai goiztiarrenak Aitor Odiaga (Markina-Xemeingo EH Bildu) eta Maria Dolores Etxano (Ondarroako EAJ) izan dira. Gehienek 12:00ak eta 13:00ak artean bozkatu dute. HITZAk jakin ahal izan duenera arte, momentuz ez da ezer berezirik gertatu.

Lea-Artibai eta Mutrikuko 25.747 herritar daude deituta botoa ematera

24.245 herritar berton bizi dira, baina beste 1.502 herritarrek atzerritik botoa emateko aukera eduki dute. HITZAk egunaren jarraipen berezia egingo du, eta hauteslekuak itxi eta gero, herriz herriko emaitzen berri emango dugu, minutuz minutu.

luis egurrola arakistain markina-xemein eaj
Markina-Xemeingo EAJren alkategaia

Luis Egurrola: "Entzutea eta bestearen hanketan jartzea da garrantzitsua"

Politika beti jarraitu izan badu ere, orain, bere "herria hobetzeko" lehen lerrora jauzi egin du. Zerrendaburu izateko aukeratu zutenean ilusioa egin ziola dio. "Pozik eta gogotsu" dagoela gaineratu du.

aitor odiaga markina-xemein eh bildu
Markina-Xemeingo EH Bilduren alkategaia

Aitor Odiaga: "Kultura eta hezkuntzako gabeziei erantzun nahi diegu"

Odiaga EH Bilduren Markina-Xemeingo zinegotzia izan da azken urteetan. Orain, alkate izateko koalizioaren hautagaia da. Egiteke geratu diren gauzak amaitzeko prest agertu da.

Lekeitioko EAJren alkategaia

Koldo Goitia: "Lekeitiok benetako aldaketa bat behar zuen, eta aldaketa hori geditzeko etorri da"

Kanpaina amaierako mitina egin du Lekeitioko EAJk udaletxe aurreko eskaileretan. Koldo Goitia Lekeitioko alkate eta EAJren alkategaiak, Ana Otadui Bizkaiko Batzar nagusietako lehendakariak eta Josu Erkoreka sailburuak parte hartzu zuten.

Etxebarria biziberritzeko lan egingo du EH Bilduk

EH Bilduren asmoa, "denekin batera, herritarrak gustura egoteko herri baten alde behar egitea" dela azaldu dute.

Mutrikuko EH Bilduren lantaldea. Argazkia: Mutriku EH Bildu

"Herritarrekin eta herritarrentzat" lanean ariko direla dio Mutrikuko EH Bilduk

Mutrikuko EH Bilduren lantaldeak maiatzaren 26ko hauteskundeetara begira aurkeztu duen programaren ildo nagusiak aurkeztu ditu. Bertan, datozen urteetarako dituzten asmoen berri eman dute.

Maria Dolores Etxano Josu Erkoreka EAJ ondarroa

Maria Dolores Etxanoren eta Josu Erkorekaren mitina, Ondarroan

Ekitaldia domekan [maiatzak 19] izango da, 13:00etan, Alamedan. Eguraldi txarra egingo balu, ekintza Kofradia Zaharrean egingo dela jakinarazi dute Ondarroako EAJko kideek.

Adosteko kultura zabaltzeko apustuagaz aurkeztu da Herritarren Ahotsa

Maite Zabala da herri hautagaitzaren alkategaia. Siglen gainetik pertsonak direla helburu eta helbide aldarrikatu dute HAren hautagaiek.

Ibaibaso herri kandidaturako hautagaiak. Argazkia: Ibaibaso

Gizaburuagako Ibaibaso herri hautagaitzak taldea ezagutara eman du

Hurrengo agintaldira begira, frontoia eraberritzea eta handitzea izango da taldearen apusturik nagusiena. Era berean, martxan dauden beste hainbat proiekturi jarraipena eman nahi diete.

Berriatuko EH Bilduko kideak herria eraldatzeko asmoz agertu dira

Talde "langile eta prestatua" dutela eta herria egitera doazela esan dute. Besteak beste, herriaren aniztasuna balioan jarri, bide gorrien sarea handitzea eta etxebizitza publikoen parkea sortzea dira egin nahi dituztenak.

Emandako hitza bete dutela nabarmendu du Mutrikuko EAJk

Mutrikuko EAJren lantaldeak astelehenean [maiatzak 13] aurkeztu zuen maiatzaren 26ko hauteskundeetara aurkeztuko duen taldea eta programa. Taldea babesten Maria Eugenia Arrizabalaga Deba-Urola hauteskunde barrutiko zerrendaburua egon zen.

Gehiago