
Herriko mikroenpresentzako 100.000 euro bideratuko dituzte. Beste 30.000 euro ostalaritzara bideratuko dituzte.

Itzulera mailakatua izango da. Ikasleek, irakasleek eta gainerakoek maskarak derrigorrez erabili beharko dituzte eta jantoki zerbitzua ez dute emango. Haurreskolak Patzuergoaren bidez 0-1 urte bitartekoei zuzendutako zerbitzua maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieran berrezarriko dute, baina familia jakin batzuentzat bakarrik

Orain arte Eusko Jaurlaritzak emandako datuetan ez da baieztatutako kasurik kendu. Gaur, ostera, Berriatuan kasu bat gutxiago dagoela jaso dute; gaurko datuen arabera, Berriatuan 2 positibo kasu daude erregistratuta. Guztira, Lea-Artibain eta Mutrikun 84 positibo kasu daude erregistratuta. Birusa gainditu duten herritarren ehunekoak gora egiten jarraitzen du.

Negozio bakoitzak 1.500 euro arteko diru laguntza jaso ahal izango du. Eskaerak maiatzaren 11tik 22ra bitartean egin ahal izango dira.

Plana maiatzaren 11tik aurrera egongo da indarrean. Ekarpenak egiteko epea zabaldu, eta zapatu goizean [maiatzak 9] herri batzarra egingo dute telekonferentziaz, dokumenturen inguruan eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko.

178 aldeko botogaz onartu da laugarren luzapena. Ondokoek eman dute aldeko botoa: PSOE, Podemos, Ciudadanos, PNV, Mas Pais, Coalicion Canaria, PRC eta Teruel Existe. Alarma egoera luzatzeko proposamena babesteko EAJk hiru baldintza ipini dizkio Sanchezi.

Enplegurako eta suspertze skonomikorako plan berri bat egitea unean uneko lehentasuna dela esan du Iñigo Urkullu lehendakariak.

08:00etatik 21:00etara emango dute zerbitzua Kamiñaldeko, Iparkaleko, Pixapeko eta Kantoipeko igogailuek. Egunero hiru bidar desinfektatuko dituzte.

Idazle ondarrutarrak 'Egunpasa ederra' ipuina idatzi du. Lekeitiarrak, berriz, 'Leihoetako bateriak'. Ekimenean Bizkaia osoko haurrek ere parte hartu dezakete.

Momentuz, HITZAk jakin ahal izan duenez, Mutrikun eta Ondarroan hasiko dira mezak eta hileta elizkizunak ospatzen.

Datuetan gorabeherak egon arren, bilakaera orokorra beheranzkoa dela adierazten dutela azaldu du Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

Ikuskaritzan eta ikerkuntzan ari diren langileak izan dira lantokietara bueltatu beharra eduki duten lehenengoak. Sindikatuek Hezkuntza Sailaren formak kritikatu dituzte, eta proposamena helarazi diote, ikasturte amaiera "adostua, segurua eta kalitatezkoa" izan dadin.

Neurriak zaborraren udal tasa, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen udal zerga eta Ondasun Higiezinen Gaineko Zergen ordainagiriak helbideratu gabe dituztenei eragingo die.

Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du ekainaren 8tik aurrera senitartekoen bisitak egiten ahalko direla, konfinamendua arintzeko 3. fasean.