Zapatuan [ekainak 21] ospatuko dute bigarren Aurrera Eguna Aurrera Kirol Elkarteko lau sailek: Futbola, txirrindularitza, mendia eta kukaña. Egunean bertan inauguratuko dute Zaldupe futbol zelaiko eraikin berria.
Eneko Sagarmendik eta Ibai Gomezek 15 eta 13 galdu dute Euskal Herriko Txapelketa, Iraitz Huegunen eta Jurdan Arakistainen kontra.
Gune horiak osasun zentroan hitzordu eta larrialdietan aparkatzea ahalbidetuko du. Lekeitioko Udalak zapatuan [ekainak 21] ipiniko du martxan aparkaleku sistema bere osotasunean, eta irailaren 14an amaituko da. Gune urdinean nahiz gorrian berrikuntzak gehitu dituzte.
Ondarroako Galiziar Etxeak Galiziako Letren Eguna eta Karmen jaiak ospatu zituen asteburuan.
Egun osoko egitarauarekin ospatu zuten mutrikuarrek hirugarren Xiri Eguna. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, antolatzaileek egunaren balorazio "positiboa" egin dute.
Johan Sorozabalek eta Jon 'Bullet' Zabalak doi-doi irabazi dute Markina-Xemeingo Grand Slamaren lehen partidua, Ekaitz Mendizabal 'Goixerri'-ren eta Mikel Mantzisidorren aurka. Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea, ostera, nagusitasunez gailendu dira, Ludovic Ladutxeren eta Unai Lekerikaren kontrakoan.
Lehen sektoreri "bultzada emateko" helburuagaz, Ganadu Azoka egin dute gaur [ekainak 14] Etxebarrian. Animaliez gain ekoizleen hamar postu ere egon dira. Arratsaldean, zaldi jauzien erakustaldia egongo da.
Astelehenean [ekainak 16] egin zuten XI. Bizkaidaitz Txikia lehiaketaren sari banaketa, Bizkaiko Foru Liburutegian.
Ekainaren 23an eta 24an, aurtengo bizikletazko nahiz oinezko Dinamartxara izena emateko aukera egongo da, Musika Plazan.
Ekainaren 27an Irakurketa Txokoa egingo dute Etxebarriko kultur aretoan.
Ekainaren 27ra arte eman ahalko da izena, 3 euroren truke, udaletxean.
Eskolarteko Errubi Topaketetan Debako Luzaro ikastetxeko, Mutrikuko Goizeko Izarrako eta Samielako, eta Ondarroako Zaldupe Eskolako eta Zubi Zahar Herri ikastolako ikasleak batu ziren.
Eskola Agenda 2030 udal foroa egin dute Markina-Xemeingo BeraKruz, Bekobenta eta Lea Artibai Ikastetxeetako ikasleek.
Hurrengo emanaldia uda ostean egingo dute, irailaren 24an.
Kantaize abesbatzak, Leire Gomez Aristondo sopranoagaz, eta Itziar Barredo errepertoristagaz batera Gau Liriko Korala deituriko kontzertua eskaini zuen zapatuan [ekainak 14], Ondarroako Andra Mari elizan.