Ordizian lehiatu zen Euskadiko Kros txapelketa domekan [urtarrilak 12].
Aurrera Mendi Taldeko kideek balorazio "oso positiboa" egin dute. Hurrengo irteera otsailaren 9an [domeka] izango da.
Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa aretoak '20 eskultore' izeneko erakusketa hartu du, otsailaren 21era arte doan ikusgai egongo da. Hogei parte hartzaileen artean Jose Angel Uberuaga 'Ube' munitibartarra dago.
Modu "jostagarri" batean hondakinen inguruan herritarren kontzientzia piztea da mankomunitatearen asmoa. Kultura Erain taldeko Nerea Gartzia eta Ainhoa Etxebarria arduratuko dira horretaz, umoretik.
Bihartik [urtarrilak 15] aurrera, 11:30etik 13:00etara zabalduko dute Goxo Txiki espazioa. Hiru gunetan banatu dute Goxo Txiki: jolas sensorialen gunea, jolas sinbolikoena eta ipuinen txokoa.
Madrilgo Ifema erakustazokan ospatuko da hitzordua, urtarrilaren 22tik [eguaztena] 26ra [domeka].
Urtarrilak 17an [barikua], 18:30ean, izango da proiekzioa, Aulestiko Udal Areto Nagusian.
2.100 euro banatu dituzte hiru saridunen artean; 700 euroko sari bana irabazi dute, 50 euroko txarteletan banatuta.
'Gaztagintza Euskal Herrian' jardunaldia ospatu dute Lea Artibai Ikastetxean.
Ondarroatik, Markina-Xemeindik eta Lekeitiotik egongo dira autobusak otsailaren 23an [domeka]. Markina-Xemeinen eta Ondarroan lasterketan izena emateko aukera egongo da.
MAZT taldeak eta Markina-Xemeingo Udalak hitzarmena sinatu dute, taldearen argazki funtsa udal artxiboan gordetzeko.
Gautegiz-Arteagako Baratze Baserri Eskolan batuko dira otsailaren 21etik 23ra.
Izen-ematea urtarrilaren 24ra arte egongo da zabalik. Bestalde, herriko Berbalagun taldera batzeko deia luzatu diete herritarrei.
Matrikulatzeko epea urtarrilaren 8an hasi zen, eta 24ra [barikua] arte egongo da zabalik.