Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauen sareko partaideak dira Leire Irizar Arrieta (Mutriku, 2000) eta Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio, 1996). Herrietan saretu, antolatu, heterosexualitatetik at kokatzen diren proiektuak eraiki, herrietako dinamikak interpelatu eta lehertzeko helburuagaz, Desbiauen jaialdiaren hirugarren ekitaldia izango dute bihar, Ondarroan.
Jose Pablo Arriagak Markina-Xemeinen sortzen ditu bere eskulturak, eta azkenengo lanak bere ama oinarritzat hartuta egin ditu. Ama izena ipini dio erakusketari, eta ikusgai egongo da Bilboko Berreginen Museoan maiatzaren 4ra bitartean.
Zesta-punta ezin du hutsi, bere bizitza baita, odolean darama, baina Roberto Lekue ondarrutarrarentzat bere azkenengo txapelketa ofiziala izan da Berriatuko Masters Seriesa. Amaiera borobila eman dio bere ibilbideari.
Mezaren aurretik Goiko Plazatik Santa Katalina komentura arteko kalejira egingo du Mutrikuko Musika Bandak, eta ondoren, Zabiel Kultur Etxeko ganbaran eskainiko dute kontzertua.
Besteak beste, pala txapelketako finalak, V. Kalamua-Barinaga jaitsiera eta bertso afaria egingo dituzte. Jaitsierarako izen ematea bihar amaituko da. Afarirako txartelak salgai daude Baskaran estankoan eta Kontzeju Zaharra tabernan.
Judith Rivas Ulloa matematikariak gidatuko du urtarrilaren 20an [astelehena], 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean egongo den hitzordua.
Ukituak egitea eta eduki pornografikoa erakustea egotzi diote ikertuari; gaur [urtarrilak 16] deklaratuko du Gernikako epaitegian.
Zapatuan [urtarrilak 18] Aitor Bizkarra eta Gorka Pagonabarraga ariko dira bertsotan. Urtarrilaren 25ean mobilizazioa egingo dute Bilbon.
Lekeitioko Udalak eta Karmele Artetxe proiektuaren koordinatzaileak Udalhez proiektua aurkeztu diete lekeitiarrei.
2.100 euro banatu dituzte hiru saridunen artean; 700 euroko sari bana irabazi dute, 50 euroko txarteletan banatuta.
'Gaztagintza Euskal Herrian' jardunaldia ospatu dute Lea Artibai Ikastetxean.
Ondarroatik, Markina-Xemeindik eta Lekeitiotik egongo dira autobusak otsailaren 23an [domeka]. Markina-Xemeinen eta Ondarroan lasterketan izena emateko aukera egongo da.
MAZT taldeak eta Markina-Xemeingo Udalak hitzarmena sinatu dute, taldearen argazki funtsa udal artxiboan gordetzeko.
Gautegiz-Arteagako Baratze Baserri Eskolan batuko dira otsailaren 21etik 23ra.
Izen-ematea urtarrilaren 24ra arte egongo da zabalik. Bestalde, herriko Berbalagun taldera batzeko deia luzatu diete herritarrei.