
Sare Herritarrak milaka lagun elkartu zituen zapatuan [urtarrilak 10] Bilbon, 'Ezin da gehiago luzatu' lelopean euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurrieri bukaera ematea exijitzeko manifestazioan. Prozesuak aurrera jarraitu arren, "azken txanpan" sartu direla azpimarratu dute.

Bihar, 19:00etatik 20:00etara, Amaren Lurra Elkartea ezagutzeko eta bazkide egiteko aukera egongo da Lekeitioko Maria Diaz de Haro kaleko dendan.

Lur Lejardik eta Maia Goikoetxeak emakumezkoen Jai Alai Ligako lehen txapelketa irabazi dute: Berriatuko Master Seriesa. Gizonezkoen finalak Aritz Erkiagaren eta Aratz Goikoetxearen aldera jo du.

Euskal Herrian bakearen, bizikidetzaren eta agertoki demokratikoaren alde euskal eragile gehienak egiten ari diren bidea nabarmenduz, gatazka politikoari zein preso politikoen aferari irtenbide demokratikoa emateko ordua dela berretsi dute Lekeition.

Venezuelari babesa adierazteagaz batera, burujabetzaren bidea jorratzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu zuten atzo arratsaldean, Ziortza-Bolibarren. Besteren artean, Venezuelako Bolibartar Errepublikak Bilbon duen kontsulatuko buru Glenna del Valle Cabello egon zen bertan.

Pilar Arrieta idazleak eta Kaiet Bengoetxea marrazkilariak ‘Tete eta Tabi, gure lagun txikiak’ umeentzako liburua kaleratu dute, inklusioa eta enpatia bezalako balioak ardatz hartuta.

Urtarrilaren 17an dantza solte ikastaroarekin ekingo diete urteurreneko ospakizunei, eta ez dute etenik izango urtea amaitu arte. Besteren artean, otsailaren 28an Markina-Xemeingo dibertimendua egingo dute.

Asteburuan hasiko dute VIII. Nesken Zesta-Punta Txapelketa.

18:00etan izango da proiekzioa, kultur etxeko Azkue aretoan.

Australiar Elkarteko Esther Kortak eman du hitzaldia Amorotoko elizan.

Xemein Abesbatzaren 50. urteurrenaren baitan, 150 lagunetik gora bildu ditu Oskarbi Abesbatzaren eta Xemein Abesbatzaren kontzertuak.

Gaur eta bihar bitartean, Munitibarreko frontoia banakako eta binakako pilota txapelketen testigu izango da.

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 29a da, eta 2011tik 2017ra bitartekoek parte hartu dezakete.

Gabonak ohi bezala agurtu dituzte Lekeition, ze, 12:00etan heldu dira Errege Magoak eta Olentzero eta Mari Domingi Ateara, Bonbiloneko erregeen kabalgatari hasiera emateko. Atzo [urtarrilak 5] ostera, Lea-Artibaiko beste zenbait herritan egin zituzten Errege kabalgatak.