Bestelakoak

Ondarroako Udalak eta Zatoztek bonu kanpaina jarri dute martxan

Gaurtik [abenduak 3] abenduaren 13ra arte egongo dira bonuak eskuragarri. Kanpainaren helburuak Ondarroako dendetan kontsumoa bultzatzea eta tokiko merkataritza sustatzea dira.

"Guztion hizkuntza da euskara, zaindu, piztu eta elikatu beharrekoa"

Herritarrak kalera atera dira gaur (abenduak 3), Euskararen Egunean. Hiztun komunitatea zaindu, elikatu eta piztu behar dela sinetsita, hizkuntza politiketan jauzi bat bultzatzea eta euskaltzaletasuna indartzea eskatu dute eragileek. Indar politikoei euskaltzaletasunagaz "lerratzeko" eskatu du Euskalgintzaren Kontseiluak.

Xabat Ibarloza ondarrutarrak ohorezko sakea egin du Levante-Athletic partidan

Desgaitasuna Duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta [abenduak 3], zapatuan Valentzian jokatu zen Levante eta Athleticen arteko partidan bi taldeetako genuinetako kapitainek ohorezko sakea egin zuten. Athleticeko ordezkaria Xabat Ibarloza Arrizabalaga ondarrutarra izan zen.

Lekeitioko udala eta Haszten

Dibertsitate funtzionaldun herritarrek kirolera hurbiltzeko dituzten beharrizanak aztertu ditu Lekeitioko Udalak

Udaletik “txalotu” nahi izan dute 40 kultur-kirol talde eta eragilek Herri Egunean batutako 2.900 euroak Haszten elkarteari eman izana.

Kutxabankek 38 udalerritan kutxazain automatikoak instalatzeko Jaurlaritzaren kontratua lortu du

Amoroton, Mendexan eta Ziortza-Bolibarren instalatuko dituzte kutxazainak. 38 kutxazain horietatik 31 "gehienez bi urteko epean" jarri beharko dituzte martxan, lehenengoak urtarrilean.

Lea-Artibaiko I. Osasun Biltzarra. Jone Maguregi eta Alex Arrate

Lea-Artibaiko I. Osasun Biltzarraren balorazio positiboa egin dute

Zortzi hizlarik parte hartu dute lehenengo biltzarrean, eta osasunaren ikuspegi desberdinak jorratu dituzte. Antolatzaileak pozik agertu dira edukitako erantzunagaz, eta aurrerantzean antolatzen jarraitzeko asmoa erakutsi dute.

Ondarroako Udalak 2026ko aurrekontua onartu du, aurreko bi urteetakoa baino ia mililoi eta erdi handiagoa

2026ko aurrekontua 13.574.397,07 eurokoa izango da. EH Bilduk aurrekontuen aldeko bozka eman du eta EAJtak aurkakoa. Anexuko aparkalekuko obra egitea izango da proiektu nagusia.

Lekeitioko Urpeko Taldea

Domekan Euskadiko Urpeko Bideo Txapelketa lehiatuko da Lekeition

08:00etatik 13:30era izango da txapelketa, eta guztira hamasei partaide edukiko ditu.

Duela hiru urteko Paleta Argentinar txapelketako jokalariak

Zapatuan jokatuko dute Lekeitioko Paleta Argentinar txapelketa

09:00etan hasiko da ligaxka, Lekeitioko Trinkete Etxean. Finalaurrekoak eta finala, ostera, 12:30etik aurrera jokatuko dituzte.

Gaztetxoak San Miguel futbol zelaian entrenatzen
Emir Vazquezen aldeko zozketako sariak

30 saritik gora zozketatuko dituzte Emir Vazquezi laguntzeko

Emir Vazquez lekeitiarrari laguntzeko asmoz, txaranga, Akustikaiaren kontzertua, txosna eta zozketa solidarioa antolatu ditu Lekeitioko Institutuak biharko [ekainak 20]; herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

Eduki babestua

Gorputzak gidatu, presentziak eutsi eta loturek eraldatu

Hamar urte daramatzate Elisa Tobalinak eta Mikel Meabek Lea Espazioa gidatzen. Gaur-gaurkoz, beste terapia batzuen artean, Kraniosakral Biodinamikoaren prestakuntzan dabiltza. Eraldaketa pertsonal eta profesionalerako prozesua da hau, eta urriaren 3an terapia honen ikastaroaren laugarren aldia hasiko dute.

Erredakzioa
Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia, Kriseilu sariarekin

HITZ ETA PITZ: Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia

Pabellon 6ko Antzerki Arinen Jardunaldietako Kriseilu Saria irabazi berri dute Ainhoa Etxebarria Gomezek (Ondarroa, 1993) eta Nerea Gartzia Gartziak (Ondarroa, 1976), ‘Hil da jainkosa’ antzezlanagaz. 2021ean hasi ziren oholtza partekatzen, eta ordutik, hainbat proiektu sortu dituzte elkarrekin. Gaur gaurkoz, ‘Hil da jainkosa’ Euskal Herriko txoko guztietara eramatea da beraien helburua.

Garazi Burgoa Aldarondo/ Garaia Pagola Urriza
sobra sariketa

25. Sobra sariketa egingo dute Aulestiko San Joan jaietan

Ekainaren 24an [martitzena] egingo dute sari banaketa. Guztira zazpi sari banatuko dira.

Nadir Barainka Bizkaidatz

Nadir Barainka Egaña lekeitiarra BizkaIdatz Txikia literatura lehiaketan saritu dute

Astelehenean [ekainak 16] egin zuten XI. Bizkaidaitz Txikia lehiaketaren sari banaketa, Bizkaiko Foru Liburutegian.

Gehiago