Bestelakoak

Bereizi ta Irabazi kanpainaren onarpena

Mankomunitateak urte amaierarako martxan jarri nahi du hondakinak biltzeko sistema berria

Mankomunitateko kideek onartu dituzte hondakinak biltzeko eta garraiatzeko zerbitzuaren kontrataziorako oinarri tekniko eta administratiboak. Aurrerapauso “garrantzitsutzat” jo du eta helburu nagusiak dira "errefusa murriztea eta birziklatze tasa handitzea".

Gobernu Kontseiluak Ispasterko eskola berriaren obretako kontratua onartu du

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 6 milioi euro baino gehiago inbertsioa egingo du eta zentroa 2027rako egitea aurreikusten du Ispasterko Udalak.

Oiasso Kamerata, Lekeitioko Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldian. Argazkia: Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldia.

45. Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldiak "programa anitza" edukiko du

Barikuan [uztailak 18] hasi eta domekan [uztailak 20] amaituko dira Gau Klasikoak; tartean, Xabier Gabiola musikari lekeitiarrak ere kontzertua eskainiko du, Iberian Brass Ensemble taldeagaz. Gau Modernoak, ostera, uztailaren 24an eta 25ean ospatuko dituzte.

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Markina-Xemeinen, drogarekin trafikatzeagatik

Gaur [uztailak 15] goizaldean izan da atxiloketa, Ertzaintza egiten ari zen alkoholaren eta drogen prebentziozko kontrol batean. Substantzia sorgorgarridun 35 poltsatxo aurkitu dizkiete atxilotuari.

Ondarroako Peña Fraile eta Atxazpiko haitzak pribatizatzearen kontra agertu da Eguzki

Pribatizazioa salatzeaz gain, legeak betetzeko exijitu du Lea-Artibaiko Eguzki Talde Ekologistak.

Aldundiko Diputatuen Kontseilua Mutrikun elkartu da, udalerriko proiektuak bertatik bertara ezagutzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuek Mutrikuko udaletxean egin dute gaur [uztailak 15] Diputatuen Kontseilua. Gipuzkoako diputatu nagusia den Eider Mendoza Larrañagak udalak eskuartean dituen proiektuen berri izan du Ainhize Azpiazu alkatearen eskutik.

Ander Txakartegi Helmugak erronka Aketegi

‘Bideaz gozatuz, gailurrak osatuz’, azken Helmugak erronka

Ander Txakartegik Bizkai, Araba eta Gipuzkoako tontorrik altuenak igo ditu umeen gaixotasun desberdinen aldeko beraien borrokan. Dokumentala egingo dute.

San Andres auzoko lorategia txukuntzeko auzolana egin dute, bigarrenez. Argazkia: Lekeitio Lagunkoia.
Frontoi bete jende batu da Erroak Loran jaiko bazkarian

Salgai daude Erroak Loran jaiko bazkarirako txartelak

Azaroaren 30ean ospatuko dute berriatuarren jaia, eta bazkaria herriko frontoian egingo dute.

Ziortza-Bolibarko Zabaleko bidean lanak egingo dituzte 2024an.

Ziortza-Bolibarko Zabaleko bidea itxiko dute bihar eguerdian

Bihar [azaroak 13] 13:30ean itxiko dute bidea, obren eraginez, eta etzi [azaroak 14] 08:00etan irekiko dute.

Herri batzarrean elkartuko dira berriatuarrak

Apiriletik ekainera bitartean herriko elkarteekin egindako bileren jarraipena egingo du udalak bihar [azaroak 14]. EH Bilduren herri batzarra barikuan [azaroak 15] egingo dute.

Markina-Xemein eta Berriatua, Bizkaiko Herriartekoan nagusi

Bigarren mailako nagusiek eta kadetek jokatuko dituzte hurrengo finalak, asteburuan.

Mendizaleak mendian gora. Argazkia: Burumendi

'Go!azen'-en 11. denboraldiko lehenengo kapitulua estreinakoz ikusi ahalko da eskualdean

Asteburuan Gizaburuagan, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun, Ondarroan eta Ziortza-Bolibarren 'Go!azen'-en denboraldi berriko lehenengo kapitulua ikusi ahalko da, doan. Lekeition eta Gizaburuagan izan ezik, gainontzeko herrietan gonbidapenak hartu behar dira; Ondarroan ordu laurdenean agortu dira.

Berriatuko literatur asteko antzezlana

Literatur Astearen balorazio “positiboa” egin dute

Urriaren 30etik azaroaren 9ra bitartean ospatu dute askotariko kultur ekintzekin.

Gehiago