
Energia berriztagarrien komunitateak 2024 eta 2025 urteak baliatu ditu sendotzeko, eta hurrengo erronkei heltzeko prest dago.

Helmugak proiektuko kideek Euskal Herriko lau puntu kardinalak lotu dituzte: guztira ia 900 kilometro. Hasiera batean pentsatzen zutena baino erronka «gogorragoa» izan dela nabarmendu du Ander Txakartegik.

Ekainaren 25ean [eguaztena] izango da saioa, Etxelilan. Bi ordu egongo dira aukeran: 09:00ak edo 15:00rak.

Hezkuntza publikoko irakasleek eta Hezkuntza Sailak maiatzaren 9an sinatutako akordioaren harira, Bekobenta eta Markina BHIko hezkuntza komunitateak Hezkuntza Sailaren jarrera salatu du: "Gaur gaurkoz, ez dituzte akordioan adostutako neurriak txertatzeko beharrezko irizpide eta bitarteko guztiak aplikatu, eta, beraz, lanpostuak sortu eta zerbitzuaren kalitatea hobetu beharrean, kontrako norabidea hartu du".

Garraitz Kirol Taldeak antolatuta, Lekeitioko XXXII. Triatloia lehiatuko dute zapatuan [ekainak 21]. Aurtengo edizioak izaera berezia izango du; izan ere, Euskadiko Triatloi Txapelketa izango da.

Ekainaren 23tik 26ra Sormen Astea eta Udako Sormen Egonaldia egingo dituzte Lekeition. Sormen Astearen baitan, lau ikuskizun eskainiko dituzte hainbat sortzailek, "formatu txikian"; sarrerak salgai daude. Sormen Egonaldian zazpi gazte sortzailek euren proiektuak garatzeko aukera edukiko dute.

12:00etan emango diote hasiera egitarauari, 'Kolektiboen arteko hausnarketak' mahainguruagaz. 16:00etan Alamedako eskailerak LGTBI banderaren koloreekin margotuko dituzte.

Aulestiko Udalak eta EHUko zoologia saileko kideek San Anton auzoan saguzarrentzako egokitutako etxolara egin zuten bisita aulestiarrek. Aurretik, udal aretoan, hitzaldi laburra eskaini zuen Inaizo Garin EHUko biologoak.

Mankomunitateak antolatutako nahi gabeko bakardadearen inguruko bigarren solasaldia egin dute, Berriatuan.

Era berean, orain arte kobratu izan zaienei azken lau urtetako dirua itzuliko zaie.

41 parte hartzailek egin dute Elantxobetik Lekeitiorako itsas ibilbidea. Oier Aizpurua Itxas-Gain Zumaia klubekoak 01:01:53ko denboran amaitu ditu lanak.

Goiko solairua inauguratzeagaz batera, ikasturtearen norabidea finkatu dute.

Azaldu dutenez, babestutako hegazti espezieak direla eta, irailetik abendurako tartea baino ez dute.

Bizkaiko Txapelketa hartuko du X. Dzanga Itsas Kayak Txapelketak, domekan [irailak 29]. 12:00etan ekingo diote Elantxobe eta Lekeitio arteko 13 kilometroko ibilbideari