Bestelakoak

Markina-Xemeingo Landare Azoka 2025

Zitrikoak izan dira Landare Azokako protagonistak

Denetariko zuhaitz, lore eta landareak erosteko aukera egon da gaur [otsailak 8] Markina-Xemeingo Landare Azokan; jende ugari ibili da goizean goizetik. Gabino Muruaren hitzaldiak osoko bilkura aretoa bete du.

Pasaiako hilketa matxista salatzeko Itaiak deitutako elkarretaratzea.

Irungo erailketa matxista salatuko dute eskualdeko hainbat herritan

Gaur [otsailak 7] eta bihar [otsailak 8] egingo dituzte elkarretaratzeak. Eguaztenean [otsailak 5] 47 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Irunen, haren ama hiltzea egotzita.

Altza burua Lekitto taldea
Teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duen guraso taldea

Altza Burua Lekitto: "Ezin dugu ume bat deskonektatu bere inguru guztia konektatuta egonda"

Altza Burua Lekitto taldeko kideek argi daukate umeei eskuko telefonoa zenbat eta beranduago eman, hobeto izango dela, eta joan den urtean taldea sortu zutenetik, helburu hori lortzeko lanean ari dira.

Ikusleak Zalantzen Txokora begira

Zalantzen Txokoa: zalantza eta txoko asko

Zalantzen Txokoak formatua aldatu du aurten Winter Seriesen. Hirugarren epaile bat sartu dute, eta erabakien inguruko azalpenak ematen dituzte. Zalantzak gutxiago badira ere, batzuk argitu gabe jarraitzen dute. Jai Alaik txoko asko ditu, pertsonen begiak zein kamerak ere heltzen ez direnak. HITZAk Zalantzen Txokoaren protagonistetako batzuk bildu ditu. Denek ala denek inflexio puntu bera jarri dute: Durango.

Mutrikuko Merkatu Txikian Biolur elkarteak Amillubi proiektua aurkeztuko du

Lehenengo aldiz egingo da Merkatu Txikia Merkatu plazan, eta herriko ekoizleek parte hartzeaz gain, Amallubi proiektua aurkeztuko du Biolur elkarteak.

Lekeitioko pentsiodunak, urtarrilak 27

Lekeitioko pentsiodunek sinadurak batuko dituzte domekero

Domeka honetatik [otsailak 9] hasita, domekero elkartuko dira udaletxe aurrean, 12:00etatik 14:00etara. Eguaztenetan ere, merkatuan ariko dira sinadurak batzen. Herriko eragileen babesa eskatu dute.

Daniara buelta, zesta-puntaren "sua bizirik mantentzeko"

Ehun urtetik gora dira zesta-punta AEBra ailegatu zenetik. Azken urteetan, baina, behera egin du kirol horren presentziak han. Suaren garrak bizirik dirauen arren, hori handitu gura dute Eraman Jai Alaikoek. Eta, horretarako, Jai Alai Liga eroango dute hara: Biscayne Cup masterra lehiatuko dute zortzi profesionalek; horien artean daude Aritz Erkiaga eta Mikel Mantzisidor.

Legarmendi basoko auzolana

Markina-Xemeingo bertsio gaua martxoaren 9an izango da

Markina-Xemeingo Txosna Batzordeak antolatzen du ekimena; izen ematea zabalik dago.

Ondarroako V. Jose Mari Naberan Herri Krosa martxoaren 17an egingo da

7, 2 kilometroko ibilbidea egin nahi dutenek izena eman behar dute aurretiaz.

Regueifa Tour Lekeition. Argazkia: Ibon Goitia.

"Oso interesgarria" izan da galegoari eta Sementeko ikastetxeei buruzko saioa

Barikuan [urtarrilak 19] Lekeitioko Azkue Aretoan elkartu ziren herritarrak eta galiziarrak: Sementeko ikastetxeei buruzko dokumentala ikusteaz gain, regueifa saioa eskaini zuten sei gaztek.

Zabalik dago Mutrikuko mozorro lehiaketan izena emateko epea

Taldeka zein banaka parte hartzeko aukera dago. Izena emateko azkenengo eguna otsailaren 2a izango da.

Aktorea

Jon Ander Urresti: "Aulesti antzerkiaren erreferente da eta publikoa oso ona eta eskuzabala da"

Bermeotarrak Geuretik Sortuak proiektuaren inguruan landutako ‘Eukalyptus’ antzezlana estreinatuko du gaur [urtarrilak 19], 19:00etan, Aulestiko udal areto nagusian.

Gehiago