Bestelakoak

Eñaut Urreisti mutrikuarra Gernika Grand Slam-eko finalerdierara sailkatu da partida bikaina jokatu ondoren

Eñaut Urreistik zutik jarri ditu ikusleak bere joko ausartarekin. Jon Zabalarekin batera, Olharan eta Gorkaren aurka jokatuko ditu Gernikako Grand Slameko finalerdiak.

Euskal presoen auziari “behin betiko aterabidea” emateko eskatu dute Lekeitio eta Mutrikuko hondartzetan

Lekeitio eta Mutrikuko hondartzetara presoak etxeratzeko aldarria eraman dute Etxeratek eta Sarek, “herri honetan gertaturiko gatazkak utzi dituen ondorioen konponbidea beharrezkoa dela” aldarrikatzeko.

Iruzubietako jaiak, 2022an. Argazkia: Iruzubietako Jai Batzordea.

Abuztuarekin batera heldu dira Iruzubietako Jaiak

Egitarau oparoa antolatu dute aurtengoan ere iruzubietarrek. Gaurtik [abuztuak 2] astelehenera [abuztuak 5] arte egongo da jaiez gozatzeko aukera.

2023ko Nautika Eguna

15. Nautika Eguna ospatuko dute Lekeition

Lekeitioko Nautikan entseatzen duten musika taldeak kalera irtengo dira zapatuan [abuztuak 3]. Kalerik kale ibili ostean, kontzertua emango dute Nautika aurrean.

46. Euskal Zine Bilerako irabazle eta parte hartzaileak

Nerea Ibarzabal egongo da aurten Lekeitioko Euskal Zine Bilerako epaimahaien artean

Euskara eta Zinema batzen dituen Lekeitioko Zine Bilerak bere 47. edizioa ospatuko du aurten. Urriaren 17tik 20ra ospatuko da Ikusgarri zine aretoan eta bertan ikusi ahalko dira Sail Ofizialera heldu diren lan guztiak.

Mendexako plaza beteta Mahaigainekoaren bueltan

Mendexako jaietako bigarren eguna dantzez, txapelketez eta musikaz lagunduta igaroko dute mendexarrek. 

Miren Amuriza eta Ion Maia San Inazio egunean Ondarroan

San Inazio eguna sardina erre eta bertso artean

San Inazio kaleko jaiak ospatzeko, sardina erreak eta bertso saioa antolatu dute Ondarroan.

Urtza Alkorta, alkatetzarako Ondarroako EH Bilduren hautagaia

Azaroaren 27ra arte dago epea zerrendaburu izateko hautagai gehiago aurkezteko.

Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak martxan jarriko du eskualdeko Laneko Autodefentsa Sarea

Aurkezpen ofiziala abenduaren 9an 17:00etan egingo dute, Ondarroako Guzur-Etxean.

'Luze edo Motz' binakako bakarrizketa, Ondarroan

Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek eskainiko dute ikuskizuna gaur [azaroak 21], 19:00etan, Etxelilan.

Mutrikun egingo diren grabaketek ibilgailuei eragingo diete

Itoitz taldeari buruzko filma grabatzen hasi dira gaur [azaroak 21], eta eragina izango du herriko zenbait gunetan.

Hilerria birgaitzeko lanak hasiko ditu Markina-Xemeingo Udalak

Obretan egon arren, kanposantua zabalik egongo da bere ohiko ordutegian.

Santa Zeziliko ekintzekin hasiko dira asteon

Besteak beste, Ondarroan, Mutrikun, Markina-Xemeinen eta Lekeition egingo dira ekintzak.

Markina-Xemeingo AEK-k Euskaraldirako materiala eskuratzeko postua jarriko du

Ahobizi eta belarriprest txapak jasotzeko: goizetan udaletxeko Berton bulegoan eta arratsaldetan eta zapatu goizetan herri liburutegian.

Mikologia ibilbidea antolatu du Geoparkeak

Domekan [azaroak 20] egingo da Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzea helburu izango duen topaketa.

Gehiago